odolkiASTEAZKENA , Azaroak 28, PLAZA NAGUSIA 11.00etan

GIPUZKOAKO ODOLKI XIV. LEHIAKETA

Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute asteazken honetan,  azaroaren 28an,  Ordizian. Txerri-harakin eta, oro har, harakinen gremioak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako Odolki XIV. lehiaketa antolatu baitute. Irabazleak egiaztagiria eta garaikurra jasoko du sari hori irabazi duela ziurtatzen duena, eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikurra bana emango zaie; laugarren eta bosgarren sailkatuei diploma. Odolki onena zein den erabakiko duen epaimahaia gastronomia arloko adituez osatuko da. Aurtengoan, denak dira sukaldariak. Hala, Ordizian izango dira: : Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia); Ruben Trincado (Mirador de Ulía Jatetxea, Donostia), Jose Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia) eta Kontxi eta Benita Mujika, Ordiziako Oiangu Taberna ahizpak, Juan Rodriguez (Hotel Castillo-Olaberria) eta José Juan Castillo.

Odolkia dastatzerakoan, azken batean, txiki-txiki eginda doazen osagaien artean oreka behar du: osagaien tamaina, zenbat gantz, tipula edo odol nahasketa duen. Barazkiek berdin samar txikituta egon behar dute.

Lehiaketa honen bitartez,  betiko produktu honen kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi da. Halaber, kontsumitzaileari aukeran zer nolako produktua duen erreferentzia argi bat eman nahi zaio, baita gipuzkoar odolkiaren kalitatea zein den jakiteko parametro zehatzak eskaini ere

OINARRIAK
1.- Lehiaketa honetan odolkia barazkiz, hau da Gipuzkoako odolkia egiten duen Euskadiko edozein herritan lizentzia fiskala duen odolki egile txikizkari, txerri-harakin eta harakinek har dezake parte. Beti ere 2. puntuan zehazten dena erabat betetzen badu.
 
2.- Gipuzkoako Odolkia bakarrik honako osagai hauek dituena da: tipula, porrua, odola, txerri gantza eta dagokion espeziak. Eta, noski, dena heste naturala erabiliz.

3.- Izena emateko hil honen 27a (asteartea) baino lehen nahitaez deitu behar dute honako telefono zenbaki hauetako batera: 943.272128  edo 943.27 76 62 (Txerri-harakin eta harakinen gremioaren Donostiako egoitza). Bertan hartuko zaizkio parte hartu nahi duenari izen-abizenak eta helbidea.
 
4.- Parte hartzaile bakoitzak lehiaketa bezperan BOST ODOLKI emango dizkie antolatzaileei. Harakinen gremioak mezularia bidaliko die parte hartzaileei odolkiak jasotzeko.

5.- Epaimahaiak dagokion dastaketa taula erabiliko du bere erabakia emateko.
 
6.- Epaimahaia sukaldaritza alorreko adituek osatuko dute.

7.- Irabazlea punturik gehien biltzen dituena izango da eta lehen saria ezin izango da hutsik geratu.

8.- Antolatzaileek sari hauek banatuko dituzte: Lehenengo saria, garaikur ziurtagiria eta diploma. Eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnek diploma eta garaikurra izango dute. Laugarren eta bosgarrenak diploma

9.- Lehiaketa 2012ko azaroaren 28an da, goizeko 11.00etan, Ordiziako plaza Nagusian.