Igandean, Brillant Magnus Quintet taldearen kontzertua

BMQ. Ordizia. Barroko Aire

Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, igande honetan, hilak 10, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango da: Brillant Magnus Quintet musikariena, alegia. Aurkeztuko duten programan Bach, Vivaldi, Haendel, edota Monteverdiren lanak entzuteko aukera izango da.

Brillant Magnus Quintet bosteko bat da, hiru tronpetak, perkusioak eta organoak (pianoa) osatzen dutena. Haren kideak honakoak dira: Juan Ignacio Lozano Martínez, Luis Martínez Martínez eta Javier Martínez Guillén tronpeta jotzaileak, Eva María Sánchez Gómez perkusio jotzailea eta M.ª Esther Ciudad Caudevilla organo jotzailea.

Hamabi urteko ibilbidea dute; guztira sei CD argitaratu dituzte eta 400 kontzertu baino gehiago eskaini musika ziklo garrantzitsuetan: Segoviako Nazioarteko Musika Jaialdian, Malagako Katedraleko Kontzertuen XXXIV. Zikloan, Ilargiaren Argiaren peko Kontzertuen XIII. Zikloan, Albaceteko Organo Historikoen Kontzertuen Zikloan, Torreciudadeko Nazioarteko Organo Zikloan, Terueleko Organoaren XXXVII. Zikloan, Terueleko XXXVI. Musika Astean, “José de Nebra” Musika Barrokoaren Nazioarteko Jaialdian eta Molinosko “Música y Palabra” Zikloan.

Hemen bideo batzuk:

https://www.youtube.com/watch?v=Pzs_HJ6tNzI&list=RDqsIXTtzAxic&index=3

https://www.youtube.com/watch?v=zUhTu5riws0

https://www.youtube.com/watch?v=qsIXTtzAxic