BMS 1

 

Datozen egunetan, Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatuta, bi abesbatzen kontzertuez gozatu ahalko da Eliz parrokian. Aurtengoan estilo, interpretazio, eta ahots ezberdineko bi taldeen emanaldiez gozatzeko aukera egongo da; lehenengoa Letoniarra eta bigarrena, berriz, Indonesiakoa. Hala, asteazkenean, hilak 30, Letoniako Pa Saulei taldearen kontzertua izango da, eta ostegunean, hilak 31, Indonesiako Batavia Madrigal Singers taldearena. Arratsaldeko 20:00etan izango dira bi saioak, eta irekiak izango dira. 

Hemen bideo batzuk:

- Pa Saulei

- Batavia Madrigal Singers