
Aspaldikoak dira Euskal Herrian gau beltza, arimen gaua, Halloween eta beste hainbat ospakizun. Horien inguruko ikerketa egin du ibarrako Josu Ozaita antropologoak, eta urriaren 24an, osteguna, iluntzeko 19:00ean, Itzalitako kalabazen berpiztea: Gau Beltzaren ospakizunak Euskal Herrian hitzaldia eskainiko du. Barrena kultur etxean egingo da eta sarrera irekia izango du. Hitzaro Euskara Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako hitzaldia da hau.