Ordiziarock  

Gaur hasiko da Ordiziarrock jaialdiaren hamaseigarren edizioa. Larunbatera bitartean ia 100 musikarik parte hartuko dute, rock&roll munduko puntako taldeen parte hartzearekin. Kontzertu guztiak doakoak izango dira eta entzumen urritasuna dutenentzako egokitutako espazioak egongo dira.

Gaur arratsaldean kontzertu akustikoa emangodute Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak, 19:00etan, D’elikatuzen. Bihar, berriz, Beti Alai pilotalekuko Znort gunean Higa talde goierritarrak hasiko du egitaraua, eta 20:30etatik aurrera Nazareno Rock & Roll DJ, The Riff Trukers, Capsula eta Unidad Alavesa taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.

Larunbatarekin batera Plaza Nagusira mugituko da festa, eta 19:00etatik aurrera Orquesta Bisuteriak hasiko du saioa. Ondoren, Beti Alai pilotalekuan jarraituko du musikak eta bertan Adrenalized, Liher, Nuevo Catecismo Catolico eta Lehiotikan taldeek joko dute. Omenaldietarako tarte bat ere izango da eta azken urteetan joan diren lagunei omenaldia egingo diete Ordiziarrockeko antolakuntzakoek. Bertan izango dira Olariusen Brothersak: Jon Olarius bera, Imanol Aizpuru, Iñaki Iturrioz ‘Langus’, Aitor Roman eta Joxean Juanes Urola gogoan izango dituzte eta argazki proiekzioa egingo dute.

Gune morea

Bestalde, gune morea ere antolatu dute eta erasoren bat jasan edo ikusiz gero, 603 314 777 telefonoa egokitu dute erantzun bat emateko. Xehetasun gehiagorako jo Ordiziarrocken orrialdera: Ordiziarrock