ANTARTIDA gARCIA PLAZOLAOstiralean, hilaren 18an,  Barrenan  Jose Ignacio Garcia Plazaolaren hitzaldia izango da  Ordizientzia zikloaren barruan. Izenburua: " "Estudiando la vida al límite en el Ártico y en la Antártida".  Zikloa Lemniskata Goierriko Zientzia Sareak Ordiziako udalarekin batera antolatzen du.  Jose Ignacio Garcia Plazaola Biologian doktorea da eta UPV/EHUko irakasle titularra. Bere ikerketa erdian landareek baldintza zailetara egokitzeko erabiltzen duten mekanismoetan ipini du, bereziki argi gehiegi eta muturreko tenperaturarekin zerikusia dutenak.

 

 Berde piska bat kontinente zuriaren gainean

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Illes Balearsko (UIB) eta Errioxako (UR) ikerlari talde bat planetako inguru gogorrenetan bizitzeko gaitasuna duten landareen berezitasunak aurkitzeko erronkan jardun dira (EREMITA eta TOPSTEP proiektuen barruan). Honek landa-lanak urruneko hainbat lekutan egitea bideratu du, adibidez, Altiplanoan, Atacamako edo Namibeko basamortuetan, Artikan, Alpeetan edo Antartikan. Hauen guztien artean, azken hau logistika arazo handienak sortzeaz gain, ingurugiro muturrekoena da bizitzarako. “Kontinente Zuria” izenez ezaguna bada ere, “kolore verdea” azaltzen da giro leunagoak landaretzaren garapen arina uzten duen lekuetan. Ikerketa talde honek Antartikan bi kanpainatan parte hartu du, Antartikan berriak izatearen erronkari aurre eginaz.