Herri antzokira bisita gidatua

Bihar, urriak 11, 18:00etan Ordiziako Herri Antzokira bisita gidatua antolatu da Ondarearen Europar Jardunaldien baitan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzak eta Ordiziako Udalak. Bisita Adur Ezenarro arkitektoaren eta Ordiziako alkatearen gidaritzapean egingo da. 1927. urtean Domingo Unanue arkitekto ordiziarrak eraiki zuen antzokia, eta Ezenarro Unanueren herri arkitekturari buruzko ikerketa lanaren egilea izanik, berak emango ditu Mugimendu Modernoaren estiloko eraikinaren inguruko xehetasunak. 

Bisita irekia eta doakoa izango da baina www.coavnss.org webgunean izena ematea gomendatzen da.

herri antzokia 2019