portada ciclo bannerOstiralean, hilaren 11n,  Barrenan  Eguzkiñe Iturriozen hitzaldia izango da  Ordizientzia zikloaren barruan. Izenburua: "Eguraldiaren iragarpenaren zirrikituak". Zikloa Lemniskata Goierriko Zientzia Sareak Ordiziako udalarekin batera antolatzen du. Ordizientzia 2017 zikloa "Eguraldiaren iragarpenaren zirrikituak". Euskaraz.

Eguzkiñe Iturrioz kurrikuluma: Legorretan jaio nintzen eta gazte denboran baserrian hezi nintzen; orduan piztu zitzaidan eguraldiarekiko interesa.

Ordizian egin  nituen oinarrizko ikasketak. Ondoren, Leioan, Euskal Herriko Unibertsitatean hasi nintzen Fisika ikasten. Lehen zikloa amaitu ondoren Airearen Fisika espezialitatea egitera Bartzelonara joan nintzen, Bartzelonako Unibertsitatean lizentziatu nintzen 1995ean.

Lizentziatu ondoren, irakasle bezela aritu nintzen (DBH eta Batxilergoan) lanean 5-6 urtez, lehenik Ordizian eta gero Bartzelonan. Bartzelonan irakasle lanak utzi, Ingurumen Aholkularitzan Masterra atera eta Ingurumen Aholkularitza-enpresa batean hasi  nintzen lanean; pare bat urtez aritu nintzen horretaz.

Bartzelonan nengoela Euskalmetentzat lan egiteko aukera sortu zitzaidan, eta geroztik, 2003. urtetik Tecnaliak kontratatuta, metereologo edo eguraldi iragarle gisa ari naiz lanean.