prentsaurrekoaEgun gutxi falta dira festak eztanda egiteko eta jada Ordizia motorrak berotzen ari da. Ordiziako Udalak, herriko eragile guztien laguntzaz, haur eta helduentzako egitarau zabala antolatu du. Aurten gainera, berritasunak ere egongo dira.

Uztailaren 20an esaterako, larunbatean, goizeko 10:00etan Udaletxeko Batzar Aretoan 2018 urtean jaiotako haurrei ongi etorria egingo die Ordiziako Udalak. Lehengoz egiten den ekitaldia da honakoa eta jaiotako haurren familiak elkar ezagutu eta goiz polita pasatzea du helburu. Izan ere, ekitaldira haur jaioberriak ez ezik, euren familiartekoak ere gonbidatuta egongo dira. Udalak mokadutxo bat hartzera gonbidatuko ditu guztiak eta haurrei opari gisa, Ordiziako festetako ikurra den zapi urdina emango zaie.

PANTAILA ERRALDOIAK GARAGARTZA PLAZAN ETA ARBOLEDAN

Aurtengo beste berritasuna danborrada egunerako eta Santiago egunean ospatuko den Txirrindulari probarako prestatu da. Helduen danborrada Garagartza plazan ere ikusi ahal izango da. Pantaila erraldoia jarriko da bertan eta Plaza Nagusiko ekitaldi osoa jarraitu ahal izango da zuzenean, eroso ikusi ahal izateko gainera, eserlekuak ere jarriko dira bertan.

Santiago egunean berriz, pantaila hori Arboleda ingurura mugituko da eta Nazioarteko XCVI.Ordiziako Klasika Txirrindulari probaren zuzeneko seinalea izango da.

Santa Ana jaietako egutarau osoa