Datorren asteartean, uztailaren 9an, arratsaldeko 18:30ean Udaletxean herriko koadrilekin bilera egingo da honako gaiei buruz  hitz egiteko: 1.- Jai egitaraua + aurrekontua   2.- 25eko gaupasa

 Bestalde, Koadrila egunean parte hartzeko asmoa duten guztiei ondorengo agiriak aurkeztu behar dituztela jakinarazten zaie:

            -Koadrilako partaideen zerrenda (partaide bakoitzaren N.A.N jarrita)

            - Arduradunaren izen abizenak, telefono zenbakia eta posta elektronikoa.

            - Eramango duten musikarien izena

            - Kontu korronteko zenbakia eta titularraren izen abizenak

Agiri hauek Barrenan (9:00-13:00 h) aurkeztu behar dira, horretarako azken eguna ostirala (uztailak 12) delarik