DANBOR-JOLE ETA UPEL-JOLEEN ZERRENDAK.ENTSEGUAK.

 Nagusien danborradan parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute, bai barrileroak baita danborjoleak ere Larrun Arri Elkartean, ekainaren 25etik aurrera.Izena emateko orduak arratsaldeko 7:00etatik iluntzeko 8:30etara.

Hurrengo asteartean, uztailaren 2an, hasiko dira entseguak,(guztira 12 entsegu) Jakintza Ikastolan (Villa Eugenia) iluntzeko 9etan.

SANTANAZALEAK 2019

Santanazaleen ohiko Esku Dantzan parte hartu nahi duten ezkonduek (azken urtean ezkondutakoak), datorren ostegunean, ekainaren 27an, Barrena Kultur Etxean, arratsaldeko 7etan izango den bilerara etorri beharko dute.

 HAURREN DANBORRADA 2019

 Haurren danborradan parte hartzeko entseguak, datorren astelehenean, uztailaren 1ean, hasiko dira Jakintza ikastolako Villa Eugeniako patioan, iluntzeko 8etan. Entseguetara,  bigarren zikloko 5. mailatik gorako ikasleak joan ahal izango dira, eta lehentasuna izango dute aurreko urteetan danborradan aritu direnek; leku hutsak zozketa bidez beteko dira. Entseguak astelehenetik ostegunera egingo dira.