Maiatzaren 6tik 24ra. (09:00-13:00 / 16:30-20:00 h)  'Afrikako Begiradak: Afrikaren bihotzera bidaia magikoa' izeneko argazki erakusketa jarri du Etiopia Utopia Fundazioak Tolosako Aranburu Jauregian. Etiopiako errealitatea eta bertako zenbait paisaia ezagun ezagutzeko aukera emango du erakusketak. Nuria Faig argazkilariarenak dira irudiak, herrialdera egindako bidaia ezberdinetan hartutakoak. Etiopia askotariko aurpegi eta errealitate dituen herrialdea da, eta argazkiek aniztasun horiek bistaratzen dituzte, bide batez, hausnarketarako bide emanez.

Bertan bizi diren herritarrak laguntzeko aukera ere emango du Etiopia Utopia Fundazioak. Azken bederatzi urteotan hezkuntzan, osasungintzan eta ur-horniduraren alorretan jartzen du arreta fundazioak.

Erakusketa azaltzeko Nuria Faig artistarren hitzak:

“Ikusten ari zaren proiektua pertsonei buruz hitz egingo digu, ezeren truke, beren poza guztia banatzen duten pertsonei buruz.

Proiektu hau, urtez urte, nire kameraren zulotik beste pertsonen bizitza behatu ondoren, sortzen da. Etxeko kutxak bizipen, amets eta sentipenez bete eta hustu ondorengoa. Nire bihotzak dio ezin naizela besoak gurutzaturik geratu, istorio bat dudala kontatzeko eta orain dela unerik egokiena.

Bidaiatzea ez da inoiz erraza izan, bidean gauza ugari utziko dituzu baina etxera motxila beteta duzula itzuliko zara, sentimendu berriz gainezka, pixkanaka irentsi behar direnak. Bidaiatzea ez da munduan zehar bueltatxo bat ematea soilik, askoz gehiago da, bizitzea, sentitzea, maitatzea, estimatzea, ulertzea, begiratzea, azkenean zure bizitza partekatzea eta zure bizitzari zentzua aurkitzea.

Jaso dudan guztia era magiko batean itzultzea izango da proiektu honen helburua. Etorkizun ezberdina eta ekonomikoki behartsuak diren pertsonen istorioa partekatu nahi dut zuekin. Nire ekarpen txiki honekin, mundu hori ez ahaztea lortu nahiko nuke.

AFRIKAKO BEGIRADAK… AFRIKAKO BIHOTZERA BIDAI MAGIKOA erakusketan, bizitzaren irudikapena azaldu nahian, zazpi serie ezberdinak osatzen duten irudi selekzio bat ikusiko dugu.

Tradizio baten marrazkia, Ametsen jolasean ibiltzea, Txoko hura, Begiradak, Bera eta lurra eta Detaileak.

Irudi talde bakoitzak, gizakiaren bizitzaren bideari zentzua ematen dio. Une bakoitza sentiberatasun handiarekin interpretatu, hunkitzen gaituen sentiberatasuna harrapatu nahian, mezu garbia eta zuzena izanik.

Mezu honek, gogoa dutenak eta istorio honen partaideak izan nahi dutenak hunkitu nahi ditu.

Detaile bakoitza bakarra izango balitz bezala lantzen saiatu naiz. Irudi bakoitza, hitz eta izenburu bakoitza eta sortzen zitzaizkidan sentimenduak, pixkanaka forma hartzen joan dira. Lana gogorra eta intentsua izan arren, gustukoa eta liberatzailea suertatu zaidala esan dezaket.

Orain, hemen eserita eta hitz hauek idazten ditudan bitartean, oroimen asko etortzen zaizkit burura baina bereziki batek ematen dit behar dudan indar guztia, ametsa egia bihur dadin.