Maiatzaren 6tik 24ra. Inaugurazioa: maiatzak 3a, ostirala,  19:00etan /  Ostirala honetan, maiatzak 3an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan “Akuarela Andaluziarra” izeneko erakusketa zabalduko da. Bertan 12 andaluziar artisten 36 lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita). Inaugurazioa ostirala honetan izango da, arratsaldeko 7etan.

Enrique Ochotorena, erakusketaren koordinatzailea  zera dio erakusketaren inguruan: Duela urte batzuetatik hona ohikoa den moduan eta bi urtetik behin, margolari handien akuarela erakusketa bat eskaintzeko aukera izaten dut, beraien obra eta pintzeletan islatua, eta oraingoan Andaluziako Erkidegokoak ditut, beste erkidegoetako margoak jendeari erakusteko nire ahaleginean.

Lehenago Euskadikoak, Kataluniakoak, Valentziakoak, Galiziakoak… izan ziren, eta orain Barrena Kultur Etxera Andaluziako zatitxo bat akuareletan islatuta ekartzeko plazera dut, akuareletan islatuta. Badakit erakusketa etortzen direnen gustukoak izango direla, ziur nago.

Itsasoari buruzkoak, paisaiak, hirikoak, loreren bat, beti argitsuak eta koloredunak, orban irmoa, ausardiazko arrastoa; eskuak ez dezala erabaki, bihotzak erabaki dezala…Rafael Albertik “A la acuarela” odan zioen moduan:

“A ti, límpida, inmaculada, expandida,

jubilosa, mojada, transparente.

Para el papel, su abrevadora fuente,

agua primavera, lluvia florida. “

Teknika hau ezagutzen duenak Akuarela andrearekin sortzen den maitasun/magia/pasio harremana ezagutzen du, paper baten aurrean sentitzen dugun erakarpen geldiezina, bere txuritasun aratzean ura eta kolorea isurtzen uztean, pintzelkada suabe, arin eta biziak, kementsuak batzuetan; bere kapritxozko efektuekin batzuetan harritzen gaituela eta gure planteamendua berreskuratzen behartzen gaituela... berak du beti azkeneko hitza, nahiz eta guk menperatzen dugula pentsatzen utzi.  Pintatzen jarraitzen uzten digun inozentzia bedeinkatua, amestutako emaitzaren zain.

Beste behin ere nire eskerrik beroena Barrena Kultur Etxeko Kultura Sailari, bere prestutasun guztiagatik eta gauzak ohi den moduan ondo egiteagatik , eta nola ez, erakusketa honetan parte hartu duten guztiei nire proposamena onartzeagatik.

Erakusketaren katalogoa ikusteko SAKATU HEMEN