Nicolas BuenaventuraOstegunean 18:00etan, Nicolas Buenaventura (Kolonbia), Amaia Arriaran (Euskal Herria) eta Urdaneta ikastetxeko ikasleak. Ostiralean, gaueko 10:00etan, lehiaketako finala eta "Ahozkotasunaren gala"

Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia azken txanpan sartzen da aste honetan.Pasa den larunbatean Marieta Sanchez kubatarra eta Lupe Lekuona euskalduna saio liluragarria eta ariña eskaini zuten Barrena Jauregian. Beraiekin Jakintza Ikastolako ikasle batzuk beraiek sortutako ipuinak eskaini zituzten. Urtero bezala ikastaro bat izan da Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan ahozkotasuna lantzeko haurrekin. Aurten ikastaroaren irakaslea  Maider Alzelai izan da.

Eta jaialdiak aurrera jarraituko du. Astelehenean jaialdiak Goiztiri  AEK euskaltegia bisitatu zuen eta asteartean eta asteazkenean umeentzako saioak Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan izan dira. Oihana Ameskua eta Ines Bengoa Ordiziako ikastetxeetara gerturatu dira bere lana eskaintzera.

Ostegunean arratsaldean Barrenan, 18:00etan,  izango dugu beste aukera bat Jaialdiaren izarrak ezagutzeko: oraingo honetan Nicolas Buenaventura (Kolonbia) eta Amai Arriaran (Euskal Herria). Beraiekin batera URDANETA IKASTETXEKO ikasle batzuk eskainiko dute baita, beraiek sortutako ipuin eta istorio harrigarriak.

Eta Jaialdiari amaiera emateko, ostiralean hitzaren Akelarrea antolatuko da, hau da, Ahozkotasunaren Jaialdi Nagusia. Ordiziako Barrena Jauregia izango da gure akelarrearen kobazuloa eta hitzordua esan dugun bezala ostiralean, gaueko 10:00etan.

Istorioek eta ipuinek sorginduko gaituzte, ez dugu edari magikoen beharrik izango. Narrazioaren aztiak gonbidatu ditugu horretarako eta horretarako Jaialdian parte hartu duten hainbat artistak izango dira azkeneko gala horretan: Nicolas Buenaventura, Marieta Sanchez, Joxe Mari Karrere…

Gaueko sua Ahozko Kontakizunen VII. Lehiaketako hiru finalistek piztuko dute: Amaia Ruiz de Galarreta tolosarrak eta iazko irabazlea, Aitor Martinez Vinagret gazteiztarrak eta Marta Alzate donostiarrak.. Jaialdia amaitzean zazpigarren edizioaren irabazlea zein izan den jakingo dugu.

“Ahozkotasunaren festa” izango da ostiraleko ekitaldia, Aktore parte-hartzaileek erabat liluratuta utziko dituzte ikusleak, ipuinak, historiak, kontakizunak eta gertakizunak kontatuz, narrazio-estilo ezberdinak erabiliz. Mundu zabaletik etorri, eta eszenatokian egingo dute topo artista guztiek, bakoitzak eskainiko duen ikuskizunaren zatitxo bat erakusteko festa kolektibo horretan.