LUPE LEKUONA (EUSKAL HERRIA) ETA  MARIETA SANCHEZ (KUBA) LARUNBATA HONETAN BARRENA KULTUR ETXEAN (17:00 H.). ETA JARRAIAN PLAZA NAGUSIAN ETA GARAGARTZA PLAZAN “NON DAGO KARPA?” ZIRKO KALEJIRA ORAIN-BI ZIRKO TALDEAREKIN.

Ahoz-Aho jaialdiaren edizio berriak, ahozko tradizioko kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta beste ikuskizun mordo bat ekarriko dizkigu Ordiziara, denak ere ipuinetan oinarritutakoak. Ahoz Aho jaialdia pasa den martxoaren 9an hasi zen, VII Narrazio lehiaketarekin, eta larunbaterako programa bikoitza iragarri du.

Hainbat estilo eta hainbat forma, gure mundu anitz, mestizo eta kultura askotarikoaren erakusgarri. Kultura desberdinak, mundu ikuskera desberdinak, jarri nahi dira aurrez aurre, mendean hartu nahi gaituen kultur globalizazioari ihes eginez. Elkar ezagutzea da helburua, harremanak ezartzea eta areagotzen ari den mestizaje aberasgarria onartzea, bakoitzak bere izateari eutsiz.

Larunbata honetan, hilaren 23an, arratsaldeko 5etan, Barrena Kultur Etxean jaialdiaren ekitaldi nagusienetariko bat ikusteko aukera izango da: LUPE LEKUONA (EUSKAL HERRIA) eta  MARIETA SANCHEZ (KUBA) protagonistak. Beraiekin batera Jakintza Ikastolako ikasleak ere arituko dira eskenatoki gainean; ikasle hauek  egun hauetan Maider Alzelaik emandako ahozkotasunaren tailerrean parte hartu dute. 

 

Komentatu dugun bezala Lupe Lekuona hondarribiko narratzaile trebearekin batera Marieta Sanchez kubatarra izango dugu. Marieta Sanchez irakaslea, akotresa eta ipuin narratzailea da, hamabost urte baino gehiago darama murgiltzen arte eszenikoetan, antzerkian zienan eta telebistan lan egiten eta irakasle da zenbait Unibertsitatetan Interpretazioan eta  Ahozko eta Ez Ahozko komunikazioan.

 

Aperitibo ezin hobea Ahoz Aho Jaialdiak eskeiniko duena larunbata honetan, Barrena Kultur Etxean, arratsaldeko 5etan. Barrenako saioaren ondoren, Ahoz-Aho jaialdia kalera aterako da eta arratsaldeko 7:30etatik aurrera  Zirkoa izango dugu protagonista Plaza Nagusian eta Garagartza Plazan, proposamen berezi batekin “Non dago karpa”” ikuskizuna, zirko kalejira Orain-bi zirkotaldearekin.

 

Egitarauak dioen bezala zz zaitez kanpoan gelditu...Zenbat galdera erantzun bila...Zenbat erantzun galderen esperoan...Zenbat kondaira kontatuak izateko nahiez...Zenbat hitz entzunak izateko eskean...Barrendu zaitez Istorioen Laberintoan...

AHOZ AHO 2019 Sar dadila Kalabazan!!!