AHOZ AHO JAIALDIAREN BARRUAN VII IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA

AHOZ-AHO 2019  (AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA) / AHOZ-AHO AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA iritsi da beste behin. Eta, berriro ere, zeuk ere parte hartu dezakezu...  “KONTATU GUREKIN!” VII IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA .Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa. Zeu bezalako pertsonei. Ahozkotasunaren Unibertsoa zeurea ere badelako. Lehiaketa martxoaren 9an, larunbata, izango da, 19:00etan, D´ELIKATUZ GUNEAN. Parte hartzaile bakoitzaren narrazioak zortzi minutu iraungo du gehienez. Epaimahaiaren erabakiaren eta Publikoaren botoaren bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Handian parte hartzeko, BARRENA JAUREGIAN, martxoaren 29an, ostirala, 22:00etan.

Galan, hiru sailkatuek beren istorioak kontatuko dituzte berriro, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia aurten osatuko duten gainerako izarrekin batera.

Epaimahaiak eta Publikoaren botoak sailkapena erabakiko dute, eta 300 euroko saria emango zaio irabazleari, 200 eurokoa bigarrenari, eta 100 eurokoa hirugarrenari.

 

Izena emateko, lehiakideek e-mail bat bidali beharko dute honako helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Izena eman eta kontaiguzu zeure istorioa…

KONTATU GUREKIN!

INFO GEHIAGO:

Tlf:647201401

E-mail:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.