Arte plasGoiart 2016- Irabazleak eta agintariaktikoak sustatu eta zabaltzeko Ordiziako Udal Kultura saila egiten ari den ekintzen artean, honako deialdia antolatu du:  IX arte plastikoen  Goiart 2018-Ordizia Saria. Bertan, Euskal Herrian jaiotako edo  bizi diren artistek parte har dezakete.Aurreko deialdietan lehenengo saria lortu duten artistek ezin izango dute bere burua aurkeztu. Hiru sari emango dira:

Lehen saria: 3.000 euro

Bigarren saria: 1.500 euro

Hirugarren saria: 900 euro

 

Goierriko artista baten lanari saria: 600 euro. Goierrin jaio edo bizi den artista baten lana sari dezake epaimahaiak   ( Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa,  Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama, Zerain)

 

Datorren abenduaren 10ean bukatzen da epea “IX ARTE PLASTIKOEN GOIART  2018-ORDIZIA SARIA” izeneko lehiaketan parte hartzeko.

 

Beraz, arte plastikoetan murgiltzen diren artistek badute hemen gonbitea: Goiart 2018-Ordizia Saria.

 

Informazio gehiago Ordiziako Barrena Kultur Etxeko telefono honetan 943 80 56 30

 

Ondoan oinarriak igortzen dizkizuegu:

 

IX ARTE PLASTIKOEN

GOIART 2018-ORDIZIA SARIA.

OINARRIAK.

 

Arte plastikoak sustatu eta zabaltzeko Ordiziako Udal Kultura saila egiten ari den ekintzen artean, honako deialdia antolatu du:  IV. arte plastikoen  Goiart 2018-Ordizia Saria. Hona hemen oinarriak:

 

1.- Euskal Herrian  jaiotako edo bertan bizi diren artistek parte har dezakete. Bertan bizi direnek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, gutxienez urtebete bertan bizitzen daramatela egiaztatu beharko dute.Aurreko deialdietan lehenengo saria lortu duten artistek ezin izango dute bere burua aurkeztu.

 

2.- Egile bakoitzeko, gehienez, bi lan onartuko dira. Inolako baldintzarik gabe, ez tamaina, teknika, aurkezpen, gaia...eta abarri dagokionean. Muntatzeko jarraibide bereziak behar izanez gero, lanarekin batera bidali beharko dira.

 

3.- Sariak. Hiru sari emango dira:

Lehen saria: 3.000 euro

Bigarren saria: 1.500 euro

Hirugarren saria: 900 euro

 

Goierriko artista baten lanari saria: 600 euro. Goierrin jaio edo bizi den artista baten lana sari dezake epaimahaiak   ( Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa,  Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama, Zerain)

 

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren  mendean egongo dira sari guztiak, indarrean dagoen legediaren ildotik.

 

Saritutako lanak Ordiziako udalarenak izango dira. Bestalde, saritutako artisten edo Epaimahaiak aukeratutako artisten erakusketa antola dezake Kultura Sailak, Barrena Kultur Etxearen eskutik, zehaztu gabe dagoen garaian.

Emandako sariak direla eta, ez da diziplina artistikoen zatiketarik egingo.

 

4.- Arte plastikoekin zerikusia duten adituek osatuko dute epaimahaia.

 

5.- Onarpen-epea. 2018ko azaroaren 19tik abenduaren 10a bitarte. Astelehenetik ostiralera bidal daitezke edo eskura ekar daitezke lanak, goizeko 9:30etik 12:30era honako egoitzan:

 

                               Barrena Kultur Etxea

                               Nikolas Lekuona Plaza z/g

                               20240-ORDIZIA

                               Tf. 943 80 56 30

 

6.- Aurkezteko modua.

Lanarekin batera kartazal itxia ekarri beharko da, honako agiri hauekin:

a)       Nortasun Agiriaren kopia.

b)       Artistaren datuak eta curriculuma.

c)       Lanen argazkiak.

d)       Azken urtebetean Euskal Herrian bizi dela egiaztatzen duen agiria.

e)       Norbera eta lanari buruzko argibideak (curriculuma, ibilbidea, memoria, etab...)

 

Kartazalaren kanpoan egilearen izena jarri beharko da. Dokumentazio hori guztia Ordiziako Udalarena izango da ordutik aurrera eta Barrena Kultur Etxean gordeko da.

 

Lana bidali eta itzultzeko garraio-asegurua eta gastuak parte hartzaile bakoitzak ordaindu beharko ditu. Lehiaketara ekarritako lanek izan ditzaketen kalte edo galerak ez dira antolatzaileen erantzukizuna izango.

 

Behar bezala babestuta egon beharko dute lan guztiak, baita eskura ekarritakoak ere.

 

7.- Lanak eramatea: 2019ko urtarrilaren 14tik 25a bitarteko epea emango da lanak eramateko, eman diren toki berean, eta ordu eta baldintza beretan. Artistak berak izango du ematerakoan eta eramaterakoan egin beharreko garraioaren ardura, baita bilgarria jarri eta kentzeko ardura ere. Gastu horiek ez ditu inola ere Ordiziako Udal Kultura Sailak bereganatuko. Behin lanak eramateko epea igarotzen denean, Barrena Kultur Etxean dauden obrak Ordiziako udalarenak izango dira. Beraz, egileek jabetza eskubideak galduko dituzte, jabetza intelektualaren Legeaz markaturikoak izan ezik.

 

8.- Ekarritako lanen  jendaurreko erakusketa. Lan  horiek guztiekin erakusketa egin daiteke 2018ko abenduaren 26tik 2019eko urtarrilaren 11 arte. Ekarritako lanak asko izango balira, horietatik batzuk aukeratuko lituzke epaimahaiak erakusketarako.

 

9.- Obra ekartzeak oinarri hauek oso-osorik onartzen dituela esan nahi du, eta horietara, eta epaimahaiaren erabakietara makurtzen dela.