Ordiziako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta,  Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du igande honetan, Oroith Abesbatza eta Conductus Ensemble taldeek eskainiko duen kontzertu interesgarriarekin: Henry Purcellen “Dido eta Eneas” opera segidako bakarlariekin:Lucía Gómez mezzosopranoa, Dido; Jesús García Arejula baritonoa, Aeneas; Jone Martinez sopranoa, Belinda eta  Iñigo Casali tenorea, Sorgina . Kontzertua igandean,  arratsaldeko 18:30ean Ordiziako Eliz Nagusian.

XVII. mendearen hasieratik, ingeles konpositore eta mezenas askok interes handia erakutsi zuten ingelesen gustuetara egokitzeko urte batzuk lehenago Italian sortu eta frantses kulturak guztiz bereganatuta zeukan generoa: opera. Opera nazional ingelesa sortzeko zantzu batzuk badaude: Nicholas Lanier, John Blow eta tarteko beste batzuen lanak. Horiek erakusten duten bidea Henry Purcell-ek gauzatu zuen, Dido & Aeneas lanean: opera abestua oso-osorik, Ingalaterran idatzitako musikarekin, trama koherentea eta pertsonaia sendoak dituena.

 

Andoni Sierrak 2002. urtean sortu zuen Conductus Ensemble musika elkartea, eta musikari profesionalez nahiz zaleez osatutako instrumentu eta koru taldea da. Sortu zenetik 100 kontzertu baino gehiago eman dituzte hainbat ziklo eta jaialditan: Kursaal Fundazioan, Euskalduna Jauregian, Complutense Zikloan (Madrilgo Auditorio Nazionalean), Donostiako Hamabostaldian, Toulouse Les Orgues-en, eta Zenarruzako Antzinako Musika jaialdian, besteak beste, eta beti izan dute kritikaren eta jendearen babesa. Adituak dira garai guztietako musika korala interpretatzen.Andoni Sierra, elkartearen sortzaile eta zuzendaria, goi-mailako tituluduna da piano, klabe, musika teoria eta orquestra zuzendaritzan, eta, halaber, Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean.

 

Oroith Abesbatza Ordiziako gazte talde baten musika zaletasunari esker sortu zen 1985ean.Garai guztietako musika lantzen dute. Musika kritikari eta jakitun gehienen hitzetan, abesten dituzten obrei emandako adierazkortasuna da berezitasunik garrantzitsuena, XX. mendeko musika eta euskal folkloreari emandakoa bereziki. 2000. urtean Katrin Iturralde Izuzkizak hartu zuen koru mistoaren zuzendaritza. Bere zuzendaritzapean sari hauek eskuratu dituzte, besteak bete: • 2003, lehen saria Avileseko Nazioarteko Abesbatzen XX. Lehiaketan.; • 2006, bigarren saria Ejea de los Caballeroseko Estatu mailako 8. Sari Nagusian; • 2007, Estatu mailako Sari Nagusia Griñonen egindako 9. edizioan.;• 2008, hirugarren saria Spittal an der Drauko (Austria) 45th Internacional Competition for Choirs lehiaketan.; • 2010, folklorearen hirugarren saria Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan (Hodeiertz Abesbatzarekin batera). Hainbat proiektu gauzatu ditu beste musika koru eta talde batzuekin, eta parte hartu du

hainbat musikariren grabaketetan; adibide gisa, Tolosako Hodeiertz taldearekin eta Musikeneko Kamara Orkestrarekin 2013an egindako emanaldiak; 2015ean, “Monteverdiren Bezperak“ obra eskaini zuen; halaber, Ametsbide dantza taldearen lankidetzarekin, koru eta dantza ikuskizun bat eskaini zuen Gipuzkoako hainbat herritan. 2016an, La Caixak antolatutako Haendelen «Mesias» obran parte hartu zuen; 2017an (2015ean bezala) Saint Nicolas de Britten kantatan parte hartu zuen Conductus Ensemble orkestrarekin.