Aurrera jarraitzen du Ordizian musika barrokoari eskainitako zikloak. Igande honetan izango da Barroko Aire egitarauaren hirugarren kontzertua, herriko parrokia elizan, arratsaldeko 6:30etatik aurrera. Bertan, proposamen interesgarria, Andreas Prittwittz musikariak eta Looking Back taldeak “Zambra barroca” kontzertua proposatzen dute.“Zambra barroka” programak barrokoa eta flamenkoa nahasten duen proposamena da, bertan Bach, Vivaldi edo Purcellen lanak flamenkoko palo desberdinekin uztartzen dira, hala nola txakonekin, buleriekin, tangiloekin… eta jazz ikutuak ere badaude. Bi mundu desberdinak, garai desberdinak, sustrai desberdinak, timbre eta instrumentu desberdinak, baina kontzertu honetan elkartuko direnak.

 

Dagoeneko  urte batzuk badira Lookingback proiektua abian jarri zela, antzinako musikaren (errenazimendua eta barrokoa), musika erromantikoaren  eta jazzaren inguruan Andreas Prittwitz-ek duen ikuspegi orokorra eskaintzen duen proiektua, hain zuzen; proiektu horretan antzinako tresnak eta elementu modernoak, baina ez ordea urratzaileak, uztartzen dira, besteak beste inprobisazioa eta aire instrumentuen erabilera, hala nola klarinetearena eta saxofoiarena. Horrela, bada, testura zeharo berria eta iraultzailea sortzen da, musika «serioan» orain arte ezagutu gabeko tentsioa, inprobisazioak eragiten dituen emozioari eta arriskuari esker sortzen dena; aldi berean, erakusten du musikan ez dagoela mugarik, ez teknikari ez denborari lotutakorik, eta beti ahal

dela gure planetan dagoen musika bakarra berriro asmatzea eta pertsonalizatzea, hau da, musika ona.

Musika Akademiak «Musika sariak» kategoriaren barruan musika klasikoaren interprete onenari ematen dion saria jasotzeko izendatua izan zen Andreas Prittwitz 2009. urtean, Eduardo Paniagua, Plácido Domingo eta Josep Carrerasekin batera. Lookingback proiektuak berrikuntza kulturalari lotutako Serondaya Saria jaso zuen 2015ean.

Andreas Prittwitz Munichen jaio zen (Alemania), 1960. urtean. Espaina eta Europako hainbat orkestratan ibili da, flauta eztiarekin, bakarlari modura. Hori egiten zuen bitartean, klarinetea eta saxofoia ikasi zituen, eta inprobisazio munduan sartu zen (Jazz, Folk, Munduko musikak), eta elkarlanean hasi zen, bai grabazioetan bai zuzeneko emanaldietan, musikari hauek lagun zituela: José Antonio Ramos, Jorge Pardo, Horacio Icasto, Canal Street Band, eta Hot Club de Madrid, besteak beste. Ekoizle artistiko modura eta saioetako musikari gisa espezializatu ondoren, Espainiako musika munduko figura ospetsuenak izan ditu alboan. Bere proiektu nagusiarekin, “Looking back” izenekoarekin, jaialdi askotan hartu du parte, hala Antzinako Musikakoetan nola Jazzekoetan, eta kontzertu aretotan, hala nola Madrilgo Auditorio Nazionalean eta Bilboko Arriaga Antzokian.

 

Musika  bereziki erakargarria programa gozatzeko eta, batez ere, probetxu ateratzeko, datorren igandean, azaroak 11, Ordiziako Parrokian.