Proiektua egiteko proposamenak jasotzea epea zabalik dago

Ordiziako Udalak udalkultur ekipamenduen (Herri Antzokia eta Barrena Kultur Etxea)  erabilera plana eta kulturaren kudeaketarako marko estrategikoaren lanketa kontratatu behar du: KULTURLAB. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 19ra arte dago zabalik. Plana burutzeko aurrekontua 40.000 eurokoa da eta zortzi hilabeteren bueltan egina egon behar du. Kotrataziorako pleguak udaleko web gunean daude (kontratatzailearen profila: lizitazioak).

Ordizia 750 urtemugako ekintza plana martxan jarri zenean helburu batzuk zehaztu ziren eta hauetako bati erantzuten dio, etorkizuna planifikatzearena hain zuzen ere. Proiektu bezala 750.urteurreneko ekintza planean txertatu eta aurkeztu zen.

Proiektu honek hau identifikatuko duen plan bat diseinatu eta egin nahi du: alde batetik, beharrak, erronkak, arazoak eta aukerak; eta bestetik, interesak, nahiak, ideiak eta aurreikusitako proiektuak. Hori guztia, Ordiziako herritarrak ez ezik, alderdi politikoak, kultura-, jendarte- eta ekonomia-eragileak kontuan hartuz.

Proiektu honetan ezinbestekoa da modu transbertsalean  genero ikuspegia txertatzea. Modu horretan barneratuko dira desberdintasunak ezeztatzera eta kultura politikan berdintasuna sustatzera bideratutako helburu eta jarduerak, horiek planifikazio, exekuzio eta ebaluazio fase orotan emango direla.

Aholkularitza eta egin beharreko lanak

Zalantzarik gabe, proiektu honetan eta ekipamendu kulturalei dagokienez, Herri Antzokiko eraikinak funtsezko protagonismoa izan behar du. Proposamen hau egungo Herri Antzokiko espazioen, erabileren eta ekipamenduko programen  definizioan ardaztu beharko da, Ordiziako eta bere inguruko gainontzeko ekipamenduak eta kultur proiektuak kontuan hartuz.

Lan hori egiteko behar den asistentzia teknikoa honetarako aholkularitza lana eginez gauzatuko da:

- Kultur ekipamenduen, Herri Antzokikoa bereziki, erabilera plana  eta Ordiziako kulturaren kudeaketarako marko estrategiko bat egiteko prozesuaren garapena eta zehaztapena, modu trasbertsalean genero ikuspegia barnebilduz.

- Udalerriko kulturaren diagnostikoa egitea, sexuka bereizita pertsonei dagozkien datuak.

- Proposamenak edo ekintza plana egitea, emaitzek uzten duten zehaztasunarekin, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunera bideratutako akzio zehatzak barnebilduz.

- Planaren amaierako dokumentua, barne hartuko duena: horren jarraipena eta ebaluazio prozesua, aurkeztutako proposamenak ezartzeko, egikaritzeko eta hasierako garapena egiteko aukera emango duena.

Asistentzia teknikoak udaleko langileen eta bere erakunde laguntzaileen babesa izango du, babes logistiko guztietan eta lanaren zabalkuntzan. Enpresa kontratista arduradun bakarra izango da ordea, jarraitu beharreko metodologia diseinatzeko eta lanak garatzeko.

Lanen zehaztasunak eta epeak

Kontrataziorako xede den lana egiteko, gutxi gorabehera, zortzi hilabeteko epea aurreikusten da eta egikaritze-fase hauetaz osatuta egongo da:

Kontrataziorako xede diren lanak jarraian zehazten dira.

1. Plana egiteko prozesuaren zehaztapena eta garapena:hilabete.

2. Planaren diagnostikoa egitea:2 hilabete.

3. Proposamenak edo ekintza plana egitea:3 hilabete.

4. Planaren amaierako dokumentua, jarraipen prozesua eta horren ebaluazioa:2 hilabete.

Behin diagnostikoaren prozesua amaituz gero eta ekintza planak erredaktatuz gero, euskaraz eta gazteleraz prestatuko den dokumentu bakarrean bateratuko dira. Dokumentu horretan, jarraipen eta ebaluazio prozesuak finkatuko dira, baita dokumentuaren garapena azaltzen duten gainontzeko elementuak ere, kultur ekipamenduen erabilera eta kulturaren kudeaketarako marko estrategikoa. Udalak balioetsi egingo du eta, ostean, onartu eta zabalduko du.

Udaleko Kultura Sailak proiektuaren arduradun bat izendatuko du eta bere eginkizun nagusiak hauek izango dira: kontratua betetzen dela zuzentzea, lanen jarraipena egitea eta entregatu behar diren lan ezberdinak onestea, kalitatezkoak izateko eta adostutako epean aurkezteko.