AITOR MERCHANweb

VI ARTE PLASTIKOEN GOIART 2012-ORDIZIA SARIA.

Arte plastikoak sustatu eta zabaltzeko Ordiziako Udal Kultura saila egiten ari den ekintzen artean, honako deialdia antolatu du: VI arte plastikoen Goiart 2012-Ordizia Saria.

Bertan, Euskal Herrian jaiotako edo bizi diren artistek parte har dezakete.


Hiru sari emango dira:
Lehen saria: 3.000 euro
Bigarren saria: 1.500 euro
Hirugarren saria: 900 euro

Goierriko artista baten lanari saria: 600 euro. Goierrin jaio edo bizi den artista baten lana sari dezake epaimahaiak ( Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama, Zerain)

Datorren abenduaren 11n bukatzen da epea "VI ARTE PLASTIKOEN GOIART 2012-ORDIZIA SARIA" izeneko lehiaketan parte hartzeko.

Beraz, arte plastikoetan murgiltzen diren artistek badute hemen gonbitea: Goiart 2012-Ordizia Saria.

Informazio gehiago Ordiziako Barrena Kultur Etxeko telefono honetan 943 80 56 30

pdfIkusi Goiart 2012 oinarriak