Urtarrilaren 19an, hasiko da zikloa Joxean Mujikarekin

Aurten Ordiziak , hiri-gutuna jaso zueneko 750 urte ospatu behar dugula eta, Villafrancaren izana eta bizi izan zen garaira gerturatzeko aukera ematen digu. Horretarako solasaldi-zikloa antolatu da; Ordiziako errealitate soziala, politikoa, artistikoa, ekonomikoa ikuspuntu askotarik ezagutzeko solasaldiak.

Hitzaldiak Kultura sailak antolatu ditu, “Miguel de Aranburu” Gipuzkoako Historialari Elkartearen lankidetzarekin eta  modu atsegin eta didaktikoan Ordiziako historiaren berri emango digute espezialista edo aditu famatuek.

750. urteurrenaren ospakizuna aukera bat da gure iragana aztertzeko, oraina ospatzeko eta etorkizuna proposatzeko, eta solasaldi-ziklo hau ospakizun horren ekimenetako bat da iraganera jauzi egiteko eta gure historia memorian eta irudimenean isladatzeko

Hitzaldiak ostiraletan izango dira (19:00 h. Barrena Kultur Etxea) eta urtean zehar banandurik daude segidako programarekin: 

 Urtarrilak 19:  Joxean Mujika: “Bizitza eta heriotza Aralarren erromatarren aurretik”. (Euskaraz)

Otsailak 9 : Jokin Lanz: “Goierri Azken Burdin Aroan eta Antzinatean”. (Euskaraz)

Otsailak 23:  Iosu Etxezarraga: “Gizartea, populaketa eta lurraldearen antolaketa Villafrancaren aurretik” (Euskaraz)

Martxoak 9: Susana Truchuelo: “Ordizia en la Gipuzkoa bajomedieval”  (Gaztelaniaz)

Martxoak 16: Susana Truchuelo “Ordizia en la época de los Austrias: cambios en el horizonte” (Gaztelaniaz)

Apirilak 13: Alvaro Aragón: “Enirio-Aralar Batasuna”. (Euskaraz)

Apirilak 20: Ana Galdós: “De Ordizia a Villafranca, la formación de una villa medieval”. (Gaztelaniaz)

Maiatzak 4: Carlos Rilova: “Después de Moscú y antes de Leipzig. Una pequeña gran batalla de las guerras napoleónicas. Ordizia 1813”. (Gaztelaniaz)

Maiatzak 17-18-19-20:  “1835eko Villafrancako setioa”  Jardunaldiak Hitzaldiak, bisita gidatua, setioaren antzezpena…

Irailak 14: Juan Jose Usabiaga  “Ordiziako ondare eskultorikoa historian zehar” (Euskaraz)

Irailak 28: Jose Ramon de Miguel  “Urdaneta y su tiempo”

Azaroak 9 : Patxi Garmendia “Mendigar” – “ Komunikazioaren bideak / Las vías de comunicación”

Abenduak  14:  Nerea Iraola, David Cano, Ion Ander Arcelus -  Ordiziako Hiribildua eta Azoka, bostehun urte elkarrekin / Villa y Mercado de Ordizia, quinientos años juntos”