Zortzi laburmetrai emango dira Herri Antzokian doanAzken urteetan bezala, Ordiziako Udalaren lankidetzarekin, Huhezinema 2017 jaialdiko film labur irabazleen emanaldia antolatu da. Ekainaren 15ean da hitzordua, 19:30tan, Herri Antzokian. Sarrera doan da.
Filmen emanaldiaren ondoren solasaldia ere egongo da hainbat film laburren egileekin: “Portratit” film laburreko Iñaki Tena; “Krispetak” eta “Karta Astrala” filmetako Maite Bidarte, hain zuzen.
Hamargarren Huhezinema Jaialdian saritutako zortzi film laburrak dira emango direnak Herri Antzokian:
*Basque Culinary Saila
Ikusleen saria: WABI-SABI filma (Egoitz Ibargoitia)
Basque Culinary saria: Krispetak (Maite Bidarte eta Andoni Gartzia)
*MU Ikasleen Saila
Ikusleen saria: Flash (Leire Goitia)
Dokumental Onenaren Saria: Trapu zaharrak (Imanol Eppherre eta Ion Garate)
Fikzio Onenaren Saria: Portrait (Iñaki Tena eta Mikel Uralde)
*Sail Ofiziala
Ikusleen saria: Karta Astrala (Maite Bidarte eta Koldo Gartzia9
Vértigo saria: El Divino (Sendoa Cardoso)
Goiena Saria: Beti bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea)