Plaza Nagusian joko dute 18:00etan Musika Eskolako ikasleek Europako beste lau talderekin batera

Ordiziak ere Europako Kultur Hiriburua 2016rekin bat egingo du Emusik, Europako Musika Eskolen jaialdian parte hartuz.  Musika Eskolako berrehun ordiziar izango dira ostiraleko ekitaldian. Goizean Donostiako Ilunben emango diote hasiera jardunaldiari eta Gipuzkoako herri desberdinetara zabalduko da arratsaldean. Ordizia izango da horietako bat.

Ilunben  Europako beste musikari batzuekin eta Gipuzkoako beste udalerri batzuetako partaideekin kontzertua eskainiko dute.   Egoitza gisa, Ordiziak arratsaldean jasoko du artisten bisita. Ordiziako Musika Eskolak eta beste lau taldek parte hartuko dute: Alemaniako bik, Poloniako batek eta Suitzako beste batek. Hala,  ia laurehun pertsonek sortuko dute musika Plaza Nagusian 18:00etan hasita.  Talde bakoitzak ordu erdiz joko du eta amaieran, eguna borobiltzeko,  guztiek batera joko dituzte Europako eta jaialdiko ereserkia. 

Ordiziako Musika Eskolari oso interesgarria iruditu zitzaion ekitaldia udalerrian antolatzeko lan egitea arrazoi askorengatik.  Ikuspuntu akademikotik, garrantzia du Ordiziako ikasleek beste herrialde batzuetako musikariak entzutea, haiekin batera jotzea eta elkarren artean  ezagutza eta bizipenak trukatzea. 

Beste alde batetik, zentroak ikusi zuen Kultur Hiriburua 2016 babestu behar zuela eta bertan parte hartzea aukera bat dela Ordiziarentzat eta Goierrirentzat oro har.  Musikaz gozatzeaz gain atzerriko gazte hauentzako erakusleiho aparta izan daiteke, izan ere, gazte hauek beraien jatorrizko herrialdeetara itzultzen direnean Ordiziaz eta Goierriz hitz egin dezakete itzultzeko toki gisa.