Zazpi film sarituak eskaini eta hainbat egileekin solasaldia izango da

Ordiziarrok eta, oro har, zinemazaleok aukera paregabea izango dugu aurten Huhezinema Jaialdian irabazi duten zazpi film laburrak ikusi eta  zuzendari batzuekin hitz egiteko. Izan ere, 9. edizioko hiru sail ezberdinen film labur sarituak ikusi ahal izango dira larunbat honetan, 19:30tatik aurrera Herri Antzokian. Axier Salazar, Irati Elortondo eta Mikel Uralde zuzendariak eta Iban del Campo jaialdiko koordinatzailea izango dira aurkezpenean eta ondoren egingo den solasaldian.

Aniztasun handiko edizio honetan, gerturatzen diren ikusleek gozatu ahal izango dute zinemaren estilo ezberdinez.Triangeluak  Mondragon Unibertsitateko ikasleen saileko ikuslearen irabazleak bikote baten asteburu erromantikoaren porrota kontatzen du;Zureafilmak, berriz sail berdineko fikzio onena, emakume alargun baten dilemarekin zer pentsa emango du; eta dokumental onena ikasleen sailean, Amaren izenean, aurpegia eta izena jartzen dizkio diktaduran haien gurasoak galdu zituztenei eta oraindik ere aurkitu ez dutenei.

Basque Culinary sailean berriz, umorea nagusitu da aurten jaialdian:Menzzi Txispas sukaldean youtuber fenomenoaren bertako ikuspegi bat eskaintzen digu; eta publikoaren saria jaso zuen Nahikua eta soberan film laburrak amaren maitasuna erakusten digu janariaren bitartez.

Sail Ofizialean bi garaile izan ziren. Batetik,Dantzariakfilm politikoa, euskal herriko gatazka landu eta hausnarketara gonbidatzen duena eta, bestetik, sari nagusia jaso zuen filma, Goiena Saria euskarazko film labur onenari,Bere bizitzetako bat  fikzio eta dokumentalaren artean egindako film esperimentala.