Osteguna eta Ostiralean saioak Barrena Kultur Etxean

Ostegunean arratsaldean Barrenan, 19:00etan,  izango dugu beste aukera bat Jaialdiaren izarrak ezagutzeko: oraingo honetan Bonai Capote (Ekuatore Ginea) eta Maria Buenadicha (Kanaria Uharteak). Beraiekin batera URDANETA IKASTETXEKO ikasle batzuk eskainiko dute baita, beraiek sortutako ipuin eta istorio harrigarriak.

Eta Jaialdiari amaiera emateko, ostiralean hitzaren Akelarrea antolatuko da, hau da, Ahozkotasunaren Jaialdi Nagusia. Ordiziako Barrena Jauregia izango da gure akelarrearen kobazuloa eta hitzordua esan dugun bezala ostiralean, gaueko 10:00etan.

Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia azken txanpan sartzen da aste honetan.Pasa den larunbatean Monika Klose alemaniarra eta Iñaki Agirrezabal euskalduna saio liluragarria eta ariña eskaini zuten Barrena Jauregian. Beraiekin Jakintza Ikastolako ikasle batzuk beraiek sortutako ipuinak eskaini zituzten. Urtero bezala ikastaro bat izan da Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan ahozkotasuna lantzeko umeekin. Aurten ikastaroaren irakaslea  Bea Egizabal izan da, Euskal Herriko narratzaile ezaguna eta euskal ahozkotasunaren erreferentea.

Eta jaialdiak aurrera jarraituko du. Astelehenean jaialdiak Goiztiri  AEK euskaltegia bisitatu zuen eta asteartean eta asteazkenean umeentzako saioak Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan izan dira. Ixabel Agirresarobe eta Maider Galarza Ordiziako ikastetxeetara gerturatu dira bere lana eskaintzera.

Istorioek eta ipuinek sorginduko gaituzte, ez dugu edari magikoen beharrik izango. Narrazioaren aztiak gonbidatu ditugu horretarako eta horretarako Jaialdian parte hartu duten hainbat artistak: Monika Klose (Alemania), Bonai Capote (Ekuatore Ginea), Maria Buenadicha (Kanaria Uharteak),  Ixabel Agirresarobe (Euskal Herria),  Imanol Arabaolaza (Euskal Herria), Mertxe Aizpurua (Euskal Herria)….

Gaueko sua Ahozko Kontakizunen IV. Lehiaketako hiru finalistek piztuko dute: Itziar Saenz de Ojer, Nagore Leon eta Irati Goikoetxea Jaialdia amaitzean laugarren edizioaren irabazlea zein izan den jakingo dugu.

“Ahozkotasunaren festa” izango da ostiraleko ekitaldia, Aktore parte-hartzaileek erabat liluratuta utziko dituzte ikusleak, ipuinak, historiak, kontakizunak eta gertakizunak kontatuz, narrazio-estilo ezberdinak erabiliz. Mundu zabaletik etorri, eta eszenatokian egingo dute topo artista guztiek, bakoitzak eskainiko duen ikuskizunaren zatitxo bat erakusteko festa kolektibo horretan.