Otsailaren 15etik martxoaren 4ra arte.Inaugurazioa: otsailak 12a, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.

Otsailaren 15etik martxoaren 4ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Santi Pelaez artistaren lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita).

Reseina:  “Edozein artistaren obra arakatzeak bere funtsaren intimitate indiskretoenean muturra sartzea suposatzen du. Baina Santi Pelaez-en bloga bisitatzen duen edozein konturatuko da bere pintzelkaden zintzotasunak jada autorea biluzten dutela. Paisaien pinturan ospetsu bihurturiko margolaria izaki, Santiren margolanetan irudiak eratzen dituzten orbanek halako kolore konbinazio aberatsekin nabarmentzen dira, ezen benetako protagonistak bezela gailentzen baitira. “Espainiako Artisten II Erakusketa Korean” edo “Ubedako Lehenengo Jardunaldi Artistikoak” erakusketetan Pelaez jauna behagarri denaren deskodetzaile jakintsuenetako bat bezala agertzen da. Carmela Glez-Alorda”. (REVISTART)

Erakusketaren katalogoa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN