Saio irekia asteazkenean izango da arratsaldeko 17:30etan

Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatuta, Tolosako Turismo Ekinbide Etxea eta Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntzaz, hogeitazazpi urtez segidan, eta Tolosan egiten den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aprobetxatuz, Ordizian egunotan kalitate handiko lau talde izango dira Herri Antzokian.

Egitaraua hasteko, asteartean, hilaren 24an, eta goizeko saioan, Ordiziako ikastetxeei eskainitako saioan alegia, Herri Antzokian Erresuma Batuko   String Theatre konpainiak “Puxika gorria” izeneneko lana eskainiko du.

Asteazkenean arratsaldean, 17:30etatik aurrera, eta jende guztiarentzat,Manu mansilla artista argentinarraren txanda izango da “A cielo abierto” ikuskizunarekin.

Ikuskizunak haur baten eta puxika baten arteko adiskidetasunaren istorioa kontatzen du, eta haurren irudimen hunkigarria aztertzen du. Harizko eta landutako egurrezko txotxongiloak erabiltzen dira obran, ikuskizunerako bereziki konposatutako musikak lagunduta. Txotxongiloen mundura garraiatuak sentituko diren haur eta helduen irudimena atzematen du ikuskizunak. Maisutasunez eta soilik mimika erabilita, haien magiak txunditutako ikusleei emozio zirraragarriak aurkezteko gai diren pertsonaiak bihurtuko dira txotxongiloak. Izen bera duen Albert Lamorisse-ren film laburrean oinarrituta dago ikuskizuna.

String Theatre 2010an sortu zen eta 2011ko otsaila eta apirila bitartean bira handi bat egin zuten Indiatik; “El globo rojo” New Delhi-ko Ishara Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian antzeztu zuten lehen aldiz publikoki. 2011ko udan, Erresuma Batuan zehar egin zuten bira (Accidental Festival, Latitude and Ventnor Fringe) eta baita beste bat Serbia eta Hungarian zehar ere 2012ko maiatzean. European Cultural Foundation-en (ECF) laguntza jaso zuen bira horrek. Kragujevac hiriko “ Zlatna Iskra” 14. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian, Subotica-ko 19. Nazioarteko Haurrentzako Antzerki Jaialdian eta Szeged-eko “Gyermekszínházi” jaialdian hartu zuten parte. “Zlatna Iskra”-n maneiuaren saria jaso zuen konpainiak.

Konpainiak “El Globo Rojo” Kingstoneko The Rose antzokian aurkeztu zuen 2012ko uztailean, Gazteriarentzako Nazioarteko Arte Jaialdiaren baitan.

Spring Theatrek Indonesian barrena egin zuen bira bat 2012ko abenduan. “El Globo Rojo” Yogyakartako “Pesta Boneka” 3. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian antzeztu zuten. Bira Puppet Centrek emandako diru-laguntzei esker egin zuten hein batean.

 

Asteazkenean arratsaldean, 17:30etatik aurrera, eta jende guztiarentzat,Manu mansilla artista argentinarraren txanda izango da “A cielo abierto” ikuskizunarekin.

“ A cielo abierto”, guztientzako txotxongilo ikuskizuna da, hasieratik guztientzako izatea erabaki zelako. Adin guztientzako da egokia, 4 urtetik 100 urtera. Txotxongilolariak publikoarekin hitz egiteko denbora hartzen du eta txotxongiloek diotena gezurra dela sinestaraziko die, txotxongiloek baitute egia.

Ikuskizunak hiru istorio ditu: Lurraren erdiguneko munstro Benito Escalante bihozbera izaki beldurgarri moduan aurkezten da, baina laster ohartuko gara munstro laranja hori lagunkoia eta atsegina dela. (Mahaiko txotxongiloak erabiltzen dira obran). Peligro izeneko gaizkilea mundua konkistatzera itzuli da irmotasunez eta publikoaren artean bilatuko ditu bere jarraitzaileak. Lortuko al du publikoan bere plan zitala aurrera eramaten lagunduko dioten 3 haur maltzur topatzea? Ala indartsuagoa izango al da gure planeta iraunarazi eta babesteko nahia? ( Hagaxkadun bokoiak erabiltzen dira obran). “Badira izanez jaiotzen diren txotxongiloak eta badira zer diren denbora pasa ahala konturatzen direnak”, Manu eta Luis, txotxongilolari eta txotxongiloa ondorengo gatazkaren klasikoaren inguruan ados jartzen saiatzen dira: nor da agintzen duena? Manuk, haserre, Luisi egia esaten dio, txotxongilo bat dela, alegia. Guztia aldatzen da Luisek ospa egitea erabakitzen duenean... (Hagaxkadun bokoiak erabiltzen dira obran)

Manuel Mansilla aktore eta txotxongilolaria da. ANTICOSTUMBRISTA txotxongilo eta antzerki taldearen zuzendaria da eta taldearen dramaturgia zuzendu, antzeztu eta sortzen du. Ariel Búfano txotxongilo eskolan ikasi zuen Buenos Airesen, Argentinan. Antzerki ikasketen lehen urteak Buenos Airesko “El teatro de las memorias”-en (oroitzapenen antzokia) egin zituen, Julio Molina irakaslearen eskutik. Antoaneta Madjarobarekin batera egin zituen lehen pausuak txotxongilo munduan, ondoren trebatzen jarraitzeko Sergio Mercurio, Neville Tranter eta Mauricio Kartun irakasleekin, besteak beste. Urteetan zehar Susana Rivero ikaskasleak eskainitako antzerki antropologikoan trebakuntzak eta aktore teknika osagarri gisa eginiko clown praktikek prestatu egin dute gaur egun den txotxongilolari eta aktore bilakatzeko. Lana profesionalizatzen hasi zen, ofizioan sartuz eta denbora gutxian kaleko lana eta café concert-ekoa (varietea) probatuz. Taldearen ezaugarri den inprobisazioa kaleak antzoki bihurtzetik etorri zen, espazioak betetzetik eta guztientzako antzerkia sortzetik. Azken 4 urteetan eginiko 4 nazioarteko birak egiteko arrazoia izan zen.

Bere konpainiarekin Txile, Peru, Mexiko, Venezuela, Belize, Guatemala, Ekuador, Kolonbia, Dominikar Errepublika, Brasil, Kuba, El Salvador, Espainia eta Argentinaren zati handi bat bisitatu zituen. 19 antzerki ekoizpenetan parte hartu zuen eta baita hainbat café concert eta varieté ikuskizunetan ere. Nazio mailako eta nazioarteko 50 antzerki eta txotxongilo jaialditan hartu zuen parte. Antzerkiari esker areto, auditorio, anfiteatro, eskola, unibertsitate, ospitale, espetxe, bidezidor, plaza, kale, garaje, futbol-zelai, mendi, ibai-izkin, itsasbazter, sabai azpian eta A CIELO ABIERTO (aire zabalean) antzeztu du.

Txotxongilo talde gazte baten aurrean zaudete, 2008an sortua, txotxongilo antzerkiaren bidez ideia eta forma berriak kontatu, aditzera eman eta ulertzeko helburua duen taldea. Manu Mansillaren bilaketa.

 

Ezbairik gabe, proposamen erakagarria eta insteresgarria Ordiziako Herri Antzokian.