Ekitaldian Joseba Juarez Mendizabal oroituko da.

Datorren ostegunean, arratsaldeko 19:00etan,  Udaletxeko Batzar Aretoan “Ordiziako Santanazaleak” liburuxka aurkeztuko da. Bertan Ordiziako Santanazaleen inguruan argitaratutako hainbat testuren bilduma jaso da. Era berean,  aurkezpenean iaz zendu zen Joseba Juarez Mendizabal dantza maisu ordiziarra oroituko da.

Aurkezpenean parte hartuko dute Jose Miguel Santamariak, Ordiziako Alkateak, Mikel Sarriegi dantzariak eta Izaro Intxaustik, Amets Bide Kultur elkarteko kideak.

Herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu aipatutako ekitaldian parte hartzera animatu daitezen.