Bilera Barrena Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etanGaur asteazkena arratsaldeko 19:00etan Barrena Kultur Etxean Koadrilen bilera izango da honako gaiei buruz hitz egiteko.
1.- Askekintza informazioa
2.- Jai egitaraua
3.- 25eko gaupasa
4.- Matutina
Bilera horretarako derrigorrezkoa da koadrilako partaide-kopuruaren zerrenda aurkeztea, bere arduradunaren helbidea, posta elektronikoa, izena eta ze motako musika eramango den adieraziz, Koadrilen Egunerako kontuan hartzeko.