ANIMATU eta PARTE HARTU!

San Pedro bezperan, datorren ekainaren 28an, hainbat ekintza antolatu ditu Amets Bide Kultura Elkarteak. Hasteko, 12:30etan dantza emanaldia izango da Anoetako Anitz, Lazkaoko Oin Arin, Ibarrako Alur eta Ordiziako Amets Bideren eskutik. Arratsaldean berriz, 17:00etan VIII. Patata-tortilla Lehiaketari ekingo zaio. Jarraian, 18ak aldera, Txertubi taldearekin erromeria. Eta gaueko 22:00etan Garagartza Plazan San Pedro sua.

Ohiturari jarraituz, Amets Bide Elkarteak gonbidapena luzatzen du: tortillatxo bat egin eta Garagartza Plazara arratsaldeko 16:30etarako eramatea. Asmoa lehiaketaren ondoren patata-tortilla denak salgai jartzea da, pintxotan. Sagardoa ere izango da eta giro aparta ziurtatuta izango da.

Beraz, Ordiziako herriari patata-tortilla egiten duzuen trebezia erakutsi nahi izanez gero, gerturatu Garagartza Plazara, patata-tortilla eskuetan, ekainaren 28an, eta gozatu emanaldiaz, erromeriaz eta giroaz. Eta bukatzeko San Pedro sua Gargartza Plazan, gaueko 22:00etan. ANIMATU eta PARTE HARTU!