Dar-Dar produkzioak Gizarte Ekintzako Kooperatibak  eta Ordiziako Udalak “Giza Eskubideak Herrira Ordizia 2015” proiektuaren aurkezpena egingo dute datorren ostiralean Barrena Kultur Etxean.

Proiektua “Ordizia Hiri hezitzaile” programaren barruan kokatzen da Udalaren laguntzarekin. Aurkezpena datorren ostiralean ( Ekainak 12an), arratsaldeko 18:30etan egingo da Barrena Kultur Etxean.

Arratsaldeko 17:00 etan, ikastetxeetan Giza eskubideen inguruan  eginiko lanketetatik sorturiko muralen erakusketa irekiko da. Erakusketa hau, Ekainak 24rarte ikusgai izango duzue Barrena Kultur etxean.

Proiektu hau integrala, horizontala eta zeharkatzailea da bere izpirituan.

  • Integrala:Ordiziako biztanleria bere osotasunean duelako helburu. Adin txikikoentzat, nerabeentzat, gazteentzat, helduentzat eta 3. adineko pertsonentzat, Giza Eskubideen inguruan ekintzak, jarduerak edo programak sortzea baitu helburu.
  • Horizontala:Ordizian herri ekintzan lanean ari diren eragileekin eta elkarteekin, elkarlana eta dinamizazioa sustatzea baitu helburu.
  • Zeharkatzailea:Ordiziako gizartea eta bizitza soziokulturala zeharkatzea baitu helburu.

Ekimen hau 2015eko apiriletik 2016eko martxora garatuko da Ordiziako herrian, eta Giza Eskubideen inguruko sentsibilizazio proiektu bat da.