2015 05 07 sutagarKontzertua 23:00etan hasiko da, eta Eibarko talde mitikoa izango da jotzen lehena

Bihar ostirala, hilak 8, Su Ta Gar eta Surfin Kaos taldeen kontzertua izango da Ordiziako Plaza Nagusian, 23:00etan hasita. Eibarko talde ezagunak Ordizian emango du maiatzerako iragarrita dituen sei kontzertuetan lehena, eta bere diskografia zabaleko abesti sorta bat joko du –16 disko kaleratu ditu taldeak–. Su Ta Gar taldea izango da gainera oholtzara igotzen lehena. Surfin Kaosen txanda izango da ondoren. Talde donostiarrak bi urte pasa ditu kontzerturik eman gabe, eta asteburu honetan eskainiko ditu aurtengo kontzertu bakarrak; bihar Ordizian eta larunbatean Elorrion. Kontzertu hau Udaberrian Martxan programazioaren barruan dago, eta Ordiziako Udalak, Ordiziarrockek eta Ordiziako Trobadore Alaiek antolatu dute elkarlanean. Kontzertua doan da.