2015 04 30 txarribodaRock kontzertuak, Euskal Herriko Artisau Garagardoen azoka, Ekobira azoka eta beste hainbat kultur eta kirol ekitaldi izango dira

Maiatzeko azken asteburuan 'Txarriboda' euskarazko filma proiektatuko da

Maiatzeko kultur agenda bete-betea dator. Hileko bost astelehenetan Ordiziako Musika Eskolaren Udaberriko Kontzertuak egingo dira, eta musikarekin jarraituz, maiatzaren 8an, Surfing Kaos eta Su Ta Gar taldeen kontzertua izango da Plaza Nagusian. Maiatzaren 9an, berriz, Euskal Herriko Artisau Garagardoen azoka, eta egun berean, Gimnasia Erritmikoko Gipuzkoako Txapelketa. Aranzadi zientzia elkarteak antolatuta, berriz, erakusketa, tailer eta irteera bana izango dira maiatzean. Kiki eta Koko pailazoek ere emanaldia egingo dute 14an; 15ean 'D'elikatuz Gauez' ekimena; eta 16an Ekobira azoka eta Ordiziako Urpekoak saria; eta 17an Ordiziako IV. Dantzari Eguna. Hilari bukaera emateko, 'Goierri ezagutzen' Ordiziako II. Zikloturista Martxa jokatuko da. Zine kartelerari dagokionez, maiatzeko bost asteburuetan askotariko filmak izango dira, baina aipatzekoa da irailera bitarte ez dela zine alternatiboko eta umeentzako saiorik izango da.

KULTUR AGENDA (ISSU)

Film hauek osatzen dute maiatzeko zine kartelera:

*Zine alternatiboko saiorik eta umeen saiorik ez da izango irailera arte
*Abonoak salgai daude: 8 film 24 euroan

Insurgente
Maiatzak 1, ostirala: 22:15
Maiatzak 2, larunbata: 19:30

Pride
Maiatzak 2, larunbata: 22:15
Maiatzak 3, igandea: 19:30-22:15
Maiatzak 4, astelehena: 19:30

La fille mal gardée*
Maiatzak 5, asteartea: 20:15
*Balleta zuzenean Londresko Royal Opera Housetik

El maestro del agua
Maiatzak 8, ostirala: 22:15
Maiatzak 9, larunbata: 19:30-22:15
Maiatzak 10, igandea: 19:30-22:15
Maiatzak 11, astelehena: 19:30

Calabria
Maiatzak 15, ostirala: 22:15
Maiatzak 16, larunbata: 19:30-22:15
Maiatzak 17, igandea: 19:30-22:15
Maiatzak 18, astelehena: 19:30

Felices 140
Maiatzak 22, ostirala: 22:15
Maiatzak 23, larunbata: 19:30-22:15
Maiatzak 24, igandea: 19:30-22:15
Maiatzak 25, astelehena: 19:30

Txarriboda*
Maiatzak 29, ostirala: 22:15
Maiatzak 30, larunbata: 19:30-22:15
Maiatzak 31, igandea: 19:30-22:15
Ekainak 1, astelehena: 19:30
*Euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin