Amets Bide dantza taldeak eta Oroith abesbatzak antolatu dute elkarlaneanLarunbatean, hilak 28, Amets Bide dantza taldeak eta Oroith abesbatzak lankidetzan sortutako 'Urtaroen dantzan' ikuskizunaren emanaldia izango da Plaza Nagusian, 19:30ean hasita. Ikuskari honetan dantza eta kantua uztartuko dira. 'Udaberrian Martxan' ekimeneko martxoko ekitaldiei amaiera emango die saio honek.