2015-02-26 laburbiraEuskaltzaleen Topaguneak antolatutako zirkuitua Ordizian abiatuko da, Hitzaroren ekimenez

Euskaltzaleen Topaguneak 12. urtez antolatu duen 'Laburbira, film laburren zirkuitua' Ordizian abiatuko da datorren asteazkenean, martxoak 4, Hitzaro Euskara Elkartearen ekimenez. Euskarazko zinemagintzaren perla txikiak ikus-entzuleei ezagutzera ematea da ekimen honen helburua, eta martxoaren 28a bitarte, 29 herritan egingo du geldialdia. Zortzi lan izango dira ikusgai, zortzi lan ezberdin, euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasi berriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua edizio honetan. Emanaldia 20:30ean hasiko da Herri Antzokian, eta ordu eta laurden inguru iraungo du.