Nerea Iraola Garmendiak, David Cano Becerrok eta Ion Ander Arcelus Garciak osatutako taldeak 'Ordiziako hiribildua eta Azoka, bostehun urte elkarrekin' ikerketa lana egingo du

Hiribildua eta azoka aztergai izango dute Nerea Iraola Garmendiak, David Cano Becerrok eta Ion Ander Arcelus Garciak, Victor Mendizabal III. Bekaren irabazleak. 'Ordiziako hiribildua eta Azoka, bostehun urte elkarrekin' da aurkeztutako lanaren izenburua, eta Victor Mendizabal III. Ikerketa Beka burutzeko aukeratua izan den lana. Ikertzaileak lana burutzeko urtebeteko epea eta 7.000 euroko laguntza izango du. Hiru lan aurkeztu dira Ordiziako Udalaren Kultura Sailak antolatu duen hirugarren deialdi honetan.

Gizarte zientzien, natur zientzien eta humanitateen arloko ikerketa bultzatzea da bekaren xedea, Ordizia eta ordiziarrak erreferente izanda, irabazi duen lanak deskribatzen duen moduan. Belen Maiza Ordiziako Kultura zinegotziak, Nekane Balluerka EHUko katedradunak, Jesus Mari Gaztañaga Goierri Fundaziokoak, eta Patxi Garmendia historiagile eta irakasleak osatutako epaimahaiak, deialdiko oinarrietan zehaztutakoaren arabera, kalitate zientifikoa, originaltasuna eta egilearen ikerketarako gaitasuna baloratu dituzte, eta deialdiaren helburuak lortzeko zein ekarpen egiten duen.

Ordizia da Goierriko merkataritza hiria eta Villafranca zahareko azokaren xarma barneratuta dute goierritarrek. Garai bateko azokak ez ziren bakarrik ekonomi gune, bilera toki ziren. Bertan egiten zuten topo baserritar eta merkatariek, jauntxoek eta morroiek, estamentu zaharren nahasjketa erakutsiz. Horrexehatik, azoka da Ordiziaren ikur nagusia erabat industrializatu den inguru batean. Hiribilduak bere antzinako senari eusti dio eta horrek berak egiten du berezia proposatutako ikerketa. Azken finean, Ordizia inguruko herrientzat ereferentzi izan da, ofiziala ez den burujabetza eratuz Goierri bailaran.

Bekadunek galdera bati erantzun nahi diote: Ze garrantzi izan zuen Ordiziak Gipuzkoa mailan?. Lanarekin adierazi nahi dutena galderari erantzun oso ematea litzateke, garrantzi ekonomikoa, soziala eta arkitektonikoa azalduz. Ikerketa lana euskaraz egingo da.

Deialdi honetara aurkeztutako lanak hauxek izan dira:

- “Huellas sobre papel. La experiencia migratoria de la familia Mendizabal Gorostizu a través de su archivo familiar (1872-1912)”,Jon Ander Ramos Martinezek eta  Alberto Angulo Moralesek aurkeztuta.
- . “Santaneroen inguruko oroitzapenak eta bizipenak Ordizian”, Diego Gomez Matarranzek eta Elena Diez Aranburuk aurkeztuta.
- “Ordiziako hiribildua eta Azoka, bostehun urte elkarrekin”, Nerea Iraola Garmendiak, David Cano Becerrok eta Ion Ander Arcelus Garciak aurkeztuta.