Saioa ostirala honetan izango da, 22:15ean.

Ostiral honetan, hilaren 6an, Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren hirugarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan Maskarada taldeak aurkeztuko duen "Arkimedesen printzipioa” lanarekin. "Antzerti garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

"Arkimedesen printzipioak" kloro usain sarkorreko udal igerilekuetara garamatza, gizarte ezin aseptiko baten metafora marraztuz, kezka sortzen duten bi gai jorratzeko: adin txikikoekiko sexu erasoak eta sare sozialen eragina.

Euskarazko bertsioan Tessa Andonegi (aurpegi ezaguna gure pantailan, Goenkale telesailari esker), Eneko Sagardoy, Xabier Ortuzar eta Aitor Fernandino ditugu. Guztiek ere lan asko eta bikaina egin dute azken urteetan, antzerkian zein telebistan.

Arkimedesen Printzipioak udal-igerilekuko kloro giroan murgiltzen gaitu gure gizarte axolagabearen muturreko parabola da, benetakoa ala ez den gertaera abiapuntua izanik. Haur igeriketa taldeko entrenatzaileak mutiko bati ahoan musua ematen ikusi duelakoan dago neskatila bat. Masailean musu bat baino ez da, entrenatzaileak nekatzeraino dioen bezala edo benetan bazegoen asmo lizunik?

Une honetatik aurrera sare sozialak irakiten hasiko dira eta saihetsezineko zurrunbiloan hedatzen eskandalu bihurtuko den berria, beste aldetik inork egiaztatzerik ez daukana.

Obrak aukera ematen digu gertaera hau; pertsonaia bakoitzaren ikuspegi eta iritzitik jasotzeko protagonistarengandik, igerilekuko zuzendariarengandik, lankideengandik, gurasoengandik … .

Baina zein da gure iritzia? Esandakoak egia hutsa dira edo gezurrik beltzenak osatzen ari dira. Inguratzen gaituen gizartearen psikosi gaisoak gure iritzia ere kolokan jartzen du eta ikus daiteke zurrumurru soil batek nola astindu dezakeen gure barneko beldurra eta neurrigabeko indarkeria askatzea lortzeraino.

Sare sozialen nonaikotasuna era kritikoan jasotzen da gaurreguneko egoera lazgarriak direla eta.

Josep Maria Miro i Colominaren testuan oinarriturik dago Arkimedesen printzipioa antzezlan naturalista. Norbanakoaren askatasunaren eta gizarteko arauen arteko talkaren ingurukoa da. Obra honek 2011ko Born Saria eskuratu zuen, baita nazioarteko arrakasta ere hain ezberdinak diren Mexiko, Argentina, Colombia, Frantzia, Italia edo Errusian besteak beste.

Maskaradaren azken lana ostirala honetan gaueko 10:15ean Ordiziako Herri Antzokian: gaiarekiko interesa piztu dute emanaldi guztiek, eta ikusleen gogoeta ere bai.Sarrerak salgai Barrena Kultur Etxean.