2014-12-17 pailazoakLehen saioa 16:00etan da, eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak gaur jarriko dira salgai, 7 euroan

Azken urteetan bezalaxe, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Txo, MikMak txikia' ikuskizun berria plazaratuko dute hilaren 27an Majori kiroldegian, bi saiotan: 16:00etan eta 18:30ean. Goierriko hiru ikastolek (Ordiziako Jakintza, Beasaingo Andramendi eta Lazkaoko San Benito) antolatu dute emanaldia, eta bildutako dirua Urruñako ikastolarentzat eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioarentzat izango da. Sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai Jakintzaren Villa Eugenian eraikinean eta Majorin (gaur eta bihar, 17:00etatik 19:00etara eros daitezke), zazpi euroan. Ostiraletik aurrera Majorin egongo dira salgai, sarrerak agortu bitarte. Lazkaon, Beasainen, Seguran, Zaldibian, Itsasondon eta Idiazabalen ere salgai daude sarrerak.