2014-12-01 nadalBilera bihar, hilak 2, izango da Barrena kultur etxean, 19:00etan

Ordiziako Udalak 'Ordizia zabalik' 2015eko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuarekin jarraitzen du. Herriko eragileekin hainbat lan bilera egin ditu Udalak eta prozesuan zehar eragileengandik eta herritarrengatik jasotako proposamenekin garatuko ditu Ordiziako Udalak 2015eko aurrekontuak. Jasotako ekarpenen artean, kultur azpiegitura eta Herri-Kafe Antzokiaren gaia aztertzea dago, eta gaiak hausnarketa sakona behar duenez, lan-talde bat sortzea da helburua. Lan-talde hori sortzeko bidean, eta lehen urrats modura, bihar asteartea, hilak 2, Barrena kultur etxean 19:00etan egingo den bileran parte hartzeko deia egin diete herritarrei, eta modu berezian herriko kultur eragileei.

Udal Gobernuak garbi dauka tamaina honetako egitasmoa errealitate bihurtzeko ezinbestekoa dela eragile guztien arteko gutxiengo akordio bat, eta horregatik uste du Udalak datorren urteak izan behar duela gutxiengo akordio horietara iristeko urtea. Gaia Kulturaren Aholku Batzordean mamitzea da Udalaren nahia, ahalik eta ekarpen gehienekin aurrera egiteko.

Horretarako, herritarren eta administrazioaren arteko elkarlana eta parte hartze kultura indartu nahian, Udalak gaiari lotutako kultur eragile ezberdinek parte har dezatela nahi du eta herritarrek adostutakoa aztertu, baloratu eta emaitza herriari itzultzeko konpromisoa hartuko du.