Barroko Aire zikloaren bigarren kontzertua, igandean 18:30ean.

Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 16, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Euskadi Brass taldearen  eskutikoa, alegia.

Aurkeztuko duten programan,   "Euskadi Brass-en eskutik, ibilaldia Errenazimendutik Bacheraino” izenburua duena, Gervaise, Gabrieli, Purcell, Haendel eta Bachen lanak entzungo dira.

Euskadi Brass kultur proiektu bat da, helburu hau duena: metalezko haize- instrumentuen bidez, Euskal Herriko ikasle, amateur eta profesionalei laguntzea beren garapenean. Horretarako, prestakuntzako topaketak, kultur tailerrak eta kontzertuak antolatzen dute. Asmo hau daukate: taldearekin parte hartu nahi duten pertsona guztien musika jarduera osatzea, gazteenekin hasita eta kultur munduko artista ospetsuen lankidetzarekin. Modu horretan, publiko orokorrarengana iritsi daiteke, Euskadi Brass proiektuko formazioek eskaintzen duten musikaren bidez. Hala, gure inguruneko profesional handiren lankidetzaz baliatuta, kontzertu hau eskaintzeko moduan gaude. Eta Ordiziako kasuan Gaztela-Leongo Orkesta Sinfonikoaren hainbat musikariekin arituko dira. Kontzertu honetarako segidako musikariek hartuko dute parte: Trompetak: Roberto Bodí, Castilla y León O.S. bakarlaria; Jose Luis Reys, Freelance; Erlantz Fernandez, F.Escudero kontserbatoprioko irakaslea; Nikolas Zubia, Gastéis Udal bandaren bakarlaria; Trompak: Jose M. Asensi, Castilla y León O.S. bakarlaria; Estefania Beceiro, O. S. Bilbao; Tromboiak: Mikel Arkauz, O.S. Navarra bakarlari laguntzailea; Christophe Sanchez, O. S. Euskadi bakarlaria; Alberto Urretxo, BOS bakarlaria; Tubak: Jose M. Redondo, Castilla y León O.S. bakarlaria; Oscar Abella, OSE Bakarlaria, eta Perkusioa: Dani Garay, Freelance.

Musika barrokoarekin disfrutatzeko aukera erakargarria, igande honetan, hilaren 16a, Ordiziako Parrokian, arratsaldeko 6:30etan.

Ziklo osorako prorama ikusteko SAKATU HEMEN