2014-09-10 gaztalehiaketaElgoibarko Mausitxa sailkatu da bigarren, eta Joseba Insausti ordiziarra hirugarren

Idiazabalgo enpresak enkanteko errekorra hautsi du, 2004. urteko 12.100 euroak nabarmen gaindituz

Segurako Ondarre baserriko Mari Karmen Muruak irabazi du Artzainek Latxa Ardi-Esnez egindako 41. Lehiaketa. Bigarren Elgoibarko Mausitxa sailkatu da, hirugarren Joseba Insausti ordiziarra, Azpeitiko Berastegi elkartea laugarren eta Iruraiz-Gaunako Hnos. Audicana Saez de Bikuña bosgarren. Gazta erdiaren enkantean, berriz, errekor guztiak hautsi ditu Idiazabalgo AMPO enpresak, 13.050 euro ordainduta, 2004an Lierni Patxi erretegiaren 12.100 euroak nabarmen gaindituz. AMPO enpresa Beasaingo Hurbileko Jaleak dendarekin aritu da lehian enkantean. Iaz, Bergarako Bolintxo Okindegiak 7.500 euro ordaindu zituen.

Eguzkia lagun, giro jatorrean ospatu da gaur Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. Asteazkenoroko azokaz eta gazta lehiaketa entzutetsuz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa eta Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa ere izan dira Ordizian. Kalean jendearen joan etorria etengabekoa izan da, eta Goierriko produktu onenak bertatik bertara ikusi, erosi eta dastatzeko aukera izan dute feriara inguratu direnek. Asteazkenoroko azoka ere apain zegoen Plaza Nagusian.

52 gaztagile lehian
Gaurko azokari sona ematen dion ekitaldia Gazta lehiaketa izaten da. Gaur ere jendez gainezka egon da Beti-Alai pilotalekua. 52 artzainek hartu dute parte lehiaketan: Gipuzkoakoak 24, Nafarroakoak 12, Arabakoak 10 eta Bizkaikoak 6. Gaztak, berriz, 28 ketugabeak izan dira eta 24 ketuak. Aipagarria da lehen 14 onenen artean ez direla sailkatu azken bi urteetako txapeldunak: Ricardo Remiro (Eulate, Nafarroa) eta Jon Etxebarria (Zeanuri, Bizkaia).

Arratsaldean, pilota eta herri kirolak
Arratsaldean (17:30) festak jarraitu egingo du. Profesionalen arteko eskuzko bi pilota partida jokatuko dira Beti-Alai pilotalekuan, eta 19:30ean, Joxemiel Barandiaren plazan, Herri Kiroletako erakustaldia egingo da: aizkolariak, harrijasotzaileak, trontza, txingak, lasto jaurtiketa, ingude jasotzea, motozerra froga... Ordiziako Euskal Jaiak igandean bukatuko dira, Lazkao Txiki 23. Bertsopaper Lehiaketaren sari ematearekin.

Lehiaketak. Irabazleen zerrenda

ARTZAINEK LATXA ARDI-ESNEZ EGINDAKO XLI. GAZTA-LEHIAKETA

1.- Saria. 1.550 euro, Kutxaren Gaikurra. 5.000 etiketa honako esaldi honekin: "ORDIZIAKO TXAPELDUNA ETA URTEA" eta ardiak larratzen diren mendiaren izena. Diploma.

Mari Karmen Murua. Segura (Gipuzkoa)

2. Saria. 750 euro, Garaikurra eta Diploma.

Jesus Ansola 'Mausitxa'. Elgoibar (Gipuzkoa)

3. Saria. 430 euro eta Diploma.

Joseba Insausti Mujika. Ordizia (Gipuzkoa)

4. Saria. 210 euro eta Diploma.

Berastegi elkartea. Azpeitia (Gipuzkoa)

5. Saria. 180 euro eta Diploma.

Hnos.Audicana Saez de Bikuña. Iruraiz-Gauna (Araba)

FRUITU ETA BARAZKI LEHIAKETA

FRUITUAK

1.- MADDI IRADI ZABALOENE BASERRIA (Hernani)
2.- RAMON ASEGINOLAZA KALBARIO BASERRIA (Idiazabal)

BARAZKIAK:

1.- PEIO RUBIO (BIOLUR) TXILLARRE (Elgoibar)
2.- MAITE ARANZABAL AKULEBI ETXEA (Villabona)
3.- JONE IRIZAR MUÑO BASERRIA (Donostia)

PERRETXIKU LEHIAKETA. AIPAMEN BEREZIA

1. MADDI IRADI
2. ZUÑIGA ANAIAK

EUSKO OILOAREN LEHIAKETA:

- Lehenengo saria. Beltza
Iñaki Izeta. (Aia)

- Lehenengo saria. Gorria
Maria Jesus Lejardi (Markina)

- Lehenengo saria. Lepasoila
MIkel Albizuri. Abeletxe Baserria (Getaria)

- Lehenengo saria. Marraduna
Nekane Gonzalez. Ibarrola-bekoa Baserria (Aia)

- Lehenengo saria. Zilarra
Iñaki Izeta. (Aia)

- Lehenengo saria. Lotea
Iñaki Izeta. (Aia)

- Bigarren saria. Lotea
MIkel Albizuri. Abeletxe Baserria (Getaria)

- Lehenengo saria. Goierriko lotea
Igor Garmendia (Zaldibia)

GANADU LEHIAKETA

SAILA : 1.go atala: -12-18 hilabete bitarteko bigarak
1. JUANJOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA
2. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL

SAILA : 2.go atala: -18-24 hilabete bitarteko bigarak
1. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL
2. DOLAETXEA ELKARTEA Dolaetxe Baserria OÑATI

SAILA : 3.go atala: -24-30 hilabete bitarteko bigak
1. AITOR ARANA Urkimendi Baserria ARRASATE
2. JOSE LUIS URAIN Otso txiki baserria ELGOIBAR

SAILA : 4. atala: Bi urte t´erditik hiru urte t´erdi bitartekoak
1. JUANJOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA
2. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL

SAILA : 5 atala: Hiru urte t´erditik bost urte bitartekoak
1. JOSE LUIS URAIN Otso txiki baserria ELGOIBAR
2. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL

SAILA : 6 atala: Bost urtetik zortzi urte bitartekoak
1. DOLAETXE ELKARTEA Dolaetxe Baserria OÑATI
2. IÑAKI ALKORTA EIZAGIRRE Garagartza Gain Baserria AZPEITIA

SAILA : 7 atala: Zortzi urte baino gehiago dituztenak
1. DOLAETXE ELKARTEA Dolaetxe Baserria OÑATI
2. JUANJOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA

HAZITIK SORTUTAKO URRIXA ONENA ( ABEREKINGO SARIA )
DOLAETXE ELKARTEA Dolaetxe Baserria OÑATI

BURU DOTOREENA DUEN BEHIA ( HEBEKO SARIA )
PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL
GARIKOITZ NAZABAL Izar baserria ZALDIBIA