2014-07-30 euskaljaiakIrailaren 5tik 14ra ospatuko dira aurtengo Euskal Jaiak; aparteko azoka irailaren 10ean izango da

Santa Ana jaiak bukatu berritan, eta abuztuko oporraldien ondoren, Ordizia festa giroan murgilduko da atzera. Aurtengo Euskal Jaiak irailaren 5etik 14ra ospatuko dira, eta aparteko azoka irailaren 10ean izango da. Herriko hainbat talde eta elkarterekin lankidetzan prestatu du aurtengo egitaraua ere Ordiziako Udalak. Hemen duzue programaren aurrerapen bat. Bien bitartean, ondo ibili!

Irailak 5
-Benito Lertxundiren kontzertua

Irailak 6
-'Emanuerre Euskarari' eguna
-Gozategi taldearekin dantzaldia

Irailak 7
-Jubilatuen Eguna

Irailak 9
-Elkarteen arteko 24. sukaldaritza lehiaketa eta Goierriko Odolkiaren 20. dastaketa-lehiaketa

Irailak 10
-Euskal Jaietako aparteko azoka. Idiazabal Gazta, ganadu, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketa. Profesionalen pilota partidak, herri kirola...

Irailak 11
-'Ordizia azoka, kasu etnografiko bat' liburuaren aurkezpena

Irailak 12
-Urrup antzerki taldearen 'Ez dago lapurrik onik ez dakarrenik' antzezlana

Irailak 13
-Atletismo erakustaldia
-Amets Bideren dantza erakustaldia
-Unai Muñoa eta Ander Lizarralderen 'Ez gara Palestinaz ari' bertso ikuskizuna

Irailak 14
-Lazkao Txiki 23. Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa