2014-07 10 madamaEmanaldia 20:30ean hasiko da, eta sarrerak 10 euro balio du

Datorren asteazkenean, hilak 16, 'Madama Butterfly' opera proiektatu du Ordiziako Herri Antzokiak. Aspaldian ari ziren antzokiko arduradunak opera hau Ordiziara ekarri nahian, eta aukera suertatuta, Santa Ana jaien atarian emango dute. Emanaldia 20:30ean hasiko da (2 ordu eta 35 minutuko iraupena du), eta sarrerak 10 euro balio du. Saioa italieraz izango da, gaztelerazko azpitituluekin. Esperientzia positiboa bada, datorren urtean opera zuzenean ematea ez du baztertzen Herri Antzokiak, hau da, oholtzan antzezten den bitartean zinean ikustea.