2014-07-03 jazzaOstiralean hasiko da aurten jazzaldia D'elikatuzen, eta larunbatean emanaldi bana izango dira Araman eta Ordizian

Bihar eta larunbataren artean (uztailak 4 eta 5) gauzatuko da aurten Goierriko II. Jazzaldia. Iazko edizioa larunbateko saioetara mugatu bazen, formatu txikiko emanaldi batekin hasiko da aurtengo jaialdia, Javier Lopez Jasok bihar D'elikatuz gunean eskainiko duen kontzertuarekin. Larunbat arratsaldean, Victor de Diego Hirukotea eta Miguel Salvadorrek joko dute Aramako parkean, eta gauean, Lliber Fortuny saxo-jotzailea ariko da Barrenako parkean.

UZTAILAK 4-5: GOIERRIKO JAZZALDIA (ARAMA-ORDIZIA)

Uztailak 4
21.00: Javier López Jasoren kontzertua. D'elikatuz gunea

Uztailak 5
18:00: Victor de Diego Hirukotea eta Miguel Salvador. Aramako parkea
23:00: Lliber Fortuny (saxo). Ordiziako Barrena parkea