2014-04-09 huhezinema Denera 8 film labur proiektatuko dira, ordu eta erdi inguru iraungo duen emanaldian

Datorren ostiralean, hilak 11, Huhezinema 2014ko palmaresaren proiekzio ekitaldia izango da Ordiziako Herri Antzokian, 19:00etan hasita. Bertan, 7.edizio honetako ikasleen nahiz zinemagile profesionalen film laburrez gozatzeko aukera izango da. 'Jo ta jarri' eta 'Das Kind' film irabazleen zuzendariak Ordizian izango dira, eta emanaldiaren ondoren haiekin solasean aritzeko aukera izango da. Denera 8 film labur proiektatuko dira, ordu eta erdi inguru iraungo duen emanaldian.


Hona lanak ikusteko aukera izango da:

• 1. Betiko eran 1:26
• 2. Tartare 3:00
• 3. Jo ta jarri 14:45
• 4. Anonymous 12:54
• 5. Das Kind 18:10
• 6. Alejandra 7:52
• 7. A political story 26:56
• 8. Zela Trovke 13:17

Asier Altunaren 'Zela Trovke' film laburra izan da sail ofizialaren irabazle. Trailerra ikusteko, sakatu hemen.