2014-02-27 memoria Ordiziako memoria historikoa berreskuratze bidean egingo den lanetako bat da ikus-entzunezkoa

Ordiziako memoria historikoa berreskuratzeko lanean ari den herritar talde batek eskatuta, joan den ostegunean hasi zen Uda minean, negua dokumentalaren ekoizpen prozesua. Ikus-entzunezko historikoaren gidoia Patxi Zubizarreta ordiziar idazleak egin du. Ekoizpen lanak Arteman enpresa ari da egiten, eta gidoiaren lokuzioa Arrasateko Shot estudioan egin zen.

Ordizian eta Goierrin grabatutako hamaika elkarrizketa ditu oinarri Zubizarretaren gidoiak. Lokuzioaren lehen grabazioak Julen Agirrek, Erramun Amondarainek, Patxi Zubizarretak, Janire Zubizarretak eta Gorka Etxabek egin zituzten, besteak beste, Iñaki Bengoa teknikariaren gidaritzapean.