2014-02-06 Amets bide Kultur elkarteak 50 urte beteko ditu, eta horren harira, ekimen ezberdinak prestatzen ari da

Amets Bide Kultur Elkartea 50. urteurrena ospatzeko lanetan murgilduta dabil. Dantzari Eguneko eta Euskal Jaietako saioez ez ezik, aurten kutsu berezia izango duten bestelako emanaldi batzuk antolatuko ditu. Ospakizun hori dela eta, urte horietan guztietan taldean aritutako dantzari ohiei deia berezia egin nahi die Amets Bidek. 

Datorren larunbatean, hilak 8, dantzari ohi horiei guztiei urteko plangintza aurkezteko bilera bat egingo da Barrenako areto nagusian, 12:00etan. Bilerara gerturatzen diren dantzari ohiei beste eskaera bat ere egin nahi diete: etxean dituzten argazki zaharrak eraman ditzatela, urteurrenaren harira, argazki bilduma osatzen ari baitira.

http://www.flickr.com/photos/ametsbide/
https://www.facebook.com/AmetsBidedantzataldea
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.