Boscareccia1webKontzertua larunbata honetan, eliz parrokian, arratsaldeko 8etan

Aurrera jarraitzen du Ordizian musika barrokoari eskainitako zikloak. Larunbata honetan izango da Barroko Aire egitarauaren hirugarren kontzertua, herriko parrokia elizan, arratsaldeko 8etatik aurrera. Bertan, proposamen interesgarria MUSICA BOSCARECCIA taldeak eskainiko duena.

Musica Boscareccia taldeak seguidako musikariek osatzen dute: Alicia Amo, sopranoa, Andoni Mercero eta Pedro Gandía Martín, bibolinak, Itziar Atutxa biola da gamba eta biolontxeloa, eta Juan Manuel Ibarra, klabezina.



Musica Boscareccia taldeak Johann Hermann Scheinek Leipzigen 1621ean argitaratu zuen Musica Boscareccia -basoko musika- edo Wald Liederlein -basoko abestitxoak- abesti bildumatik hartu du izena, argitalpen honen lehenengo orriak dioen bezala. Tresna ugari erabiltzen dituzte eta, batez ere, XVII eta XVIII. mendeetako ganbera ahots errepertorioa interpretatzen dute, ahots bakarreko eta baxu jarraituko abestietatik hasi, eta musika tresnez lagundutako kantateraino. Beraz, errepertorio zabala eta askotarikoa da, jendearentzat ezezagunak diren konposizio asko dituena, plazaratu gabeko obrak eta oraindik deskubritzeko zain dauden lanez osatua. Halaber, Musica Boscareccia taldearen xedea da melonomanoek ondo asko ezagutzen dituzten musikagile ospetsuen lanak biltzea beren programetan, eta kontzertu aretoetan tokia merezi duen ez ohiko errepertorio hori agerian jartzea.

Musica Boscareccia taldeko kideak Espainiako eta nazioarteko talde barroko nagusiekin aritzen dira eta musika jaialdi eta kontzertu areto garrantzitsuenetan jo ohi dute.

ANDONI MERCEROk bibolinjolea da taldearen zuzendaria. Mercero Donostian jaio zen, eta hiri horretan ikasi zituen biolina eta biola Musikako Goi Kontserbatorioan. Ondoren, Madrileko Sofia Erregina Eskolara joan zen ikastera. Gero, Torontoko Unibertsitatean ikasi zuen eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekarekin, Berlingo Hans Eisler Hochschule für Musik eskolan. Azkenik, Amsterdameko Sweelinck Kontserbatoriora joan zen ikastera eta jatorrizko instrumentuekin interpretazioak egiten hasi zen Jürgen Kussmaul eta Lucy van Dael irakasleen laguntzaz.

Sariak irabazi ditu lehiaketa nazionaletan (Pablo Sarasate Saria, Isidro Gyenes Saria) eta internazionaletan (Portugalko Julio Cardona Lehiaketa, Italiako Vittorio Gui Saria) nahiz biolinean nahiz biolan, eta baita ganbara talde batzuekin ere (Alzugaray Hirukotea, Casals Laukotea).

Kontzertu ugari eman ditu herri osoan eta bakarlari izan da Italiako Camerata Strumentale Città di Prato ganbarerekin eta Mantuako Ganbara Orkestrarekin. Talde barroko batzuetako partaide ere bada, adibidez Al Ayre Español, Musika Ficta eta Sevillako Orkestra Barrokokoa. Granadako Hiri Orkestrako biola bakarlaria izan da eta Salamancako Goi Kontserbatorioko hari laukotearen irakasle ere. Egun Musikeneko irakaslea da (Euskal Herriko Musika Ikasketetako Goi Mailako Zentroa).

Ezbairik gabe, musika dastatzeko eta disfrutatzeko programa larunbata honetan Ordiziako Eliz Parrokian