2013-10-16 Txapeldunen txapeldunaAsteazken honetan, asteroko azokarekin batera, Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXVI. ekitaldia ospatu da Udaletxeko arkupetan.

Remiroren gaztak 8,5eko puntuazioa gainditu duenez Urrezko Gazta ere eraman du etxera.

 

Txapeldunen txapeldunaren XXVI. ekitaldia

Azken hamar urteetako (2004tik 2013rako) Iraileko, Ordiziako Ardi Latxaren gazta lehiaketako irabazleak euren artean lehiatu dira. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.
Lehiaketan honako artzainak bildu dira: 2004.- Angel Errasti Oñaederra (Ardi Gazta Kooperatiba-Azpeitia) ; 2005, 2007 eta 2009 .- Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar) hiru lote; 2006 eta 2010 J. Aranburu Elkartea (Idiazabal) 2 lote ; 2012 Jon Etxebarria Etxebarria (Zeanuri) lote 1, eta 2008, 2011, 2013 - Ricardo Remiro Aguirre (Eulate) 3 lote.

Ongorengoa izan da azken sailkapena:

1. Saria. Ricardo Remiro Agirre (Eulate)
2. Saria. Ricardo Remiro Agirre (Eulate)
3. Saria. Jon Etxebarria Etxebarria (Zeanuri)
4. Jesus Ansola , Mausitxa (Elgoibar)
5. Ricardo Remiro Agirre (Eulate).
6. Jesus Ansola , Mausitxa (Elgoibar)
7. Jesus Ansola, Mausitxa (Elgoibar)
8. Angel Errasti oñaderra (Azpeitia)
9. J. Aranburu Elkartea (Idiazabal)
10. J Aranburu Elkartea (Idiazabal)


Hiru lote hoberenak diru-saria jaso dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditu dutenez, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte lehen hiru sailkatuek.Lenengoak, Urrezko Gazta irabazi du zortzi i puntu eta erdi baino gehiago lortu dituelako.

Epaimahaia honakoek osatu dute: Joxean Eizmendi (Illarra erretegia-Donostia), Josema Azpeitia kazetaria (Ondojan aldizkaria), Juan Manuel Garmendia (Gastronomiazko Euskal Anaiartea), Juan Urteaga Imaz (Ordiziako Goierri Eskola, 2013ko Ohorezko kofrade) eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko Iñaki Etayo eta Patxi Perez Elortondo teknikariek. Lehiaketaren presidente bezala Jose Juan Castillo sukaldaria aritu da.